Mohamedek Erandioko bizilagunen babesa eta elkartasuna jaso du
Urriaren 9an, Mohamed Dien senegaldarrari lapurreta egin zioten. Bankutik atera berri zegoen, Afrikako familiari bidali beharreko 3.500 euro zeramatzala, eta bi emakumek lapurtu egin zizkioten. Erandioko bizilagunak diru-bilketa bat egiten ari dira Mohamedi laguntzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Zornotzan, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
Autoaren gidaria da hildakoa. 13:50ean gertatu da istripua, Bi-3334 errepidean, Bilboko noranzkoan.
Xabier Anduagak hunkituta jaso du 2026ko Urrezko Danborra
Xabier Anduaga tenor donostiarrak Jon Insausti Donostiako alkatearen eskutik jaso du 2026ko Urrezko Danborra, gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ekitaldian. Bertan, Anduaga "donostiarren erreferente diren gazteen ispilu" gisa deskribatu du alkateak.
Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea
Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu.
Makinisten sindikatuak bibrazioak antzeman zituen trenbidean, baina segurtasunean eraginik ez zutela esan dute
Ikerketa independenteak eskatu ditu sindikatuak, eta Adamuzeko ezbeharraren ondoren makinistek izandako jokabide “eredugarria” defendatu du.
Eguzkia, emozioa eta Raimundo Sarriegiren doinuak, haur danborradako protagonistak
Guztira, 4.630 haur dabiltza Donostiako erdiguneko kaleetan, hiriko egun handian. Argoitz Echezortu San Jose Danbor Nagusiak du aurten 45 konpainiak zuzentzeko ardura.
Kordobako tren istripuaren ondoren albiste faltsuak zabaldu dira sareetan
Beste tragedia batzuetan gertatu izan den bezala, hainbat erabiltzailek adimen artifiziala erabiliz sortutako irudi eta bideoak eta informazio faltsua zabaldu dituzte.
Albistea izango dira: tren istripua Kordoban, San Sebastian eguna eta Trumpen lehen urteurrena presidente gisa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Sebastian martxa hunkigarria bandera igoeran, Xabier Anduaga tenorrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin
Donostiako banderaren igoerak hasiera eman dio aurten 100 urte betetzen dituen danborrada tradizionalari, eta 24 orduko etenik gabeko festa utziko du Gipuzkoako hiriburuan. Donostiarrentzat ezinbesteko hitzorduan, Xabier Anduaga tenorrak San Sebastian martxa interpretatu du. Jon Isaustik, bere aldetik, alkate gisa egin duen lehen igoera izan da. Gaztelubideko danborrada, beste danborrada batzuetako ehun kide baino gehiagorekin batera, Konstituzio plazan bildu da, Donostiako danborrada tradizionalari hasiera emateko.
Euskadik 340 milioi bideratuko ditu 2030era arte Lanbide Heziketa inklusiboagoa izan eta enpresarekin konektatuagoa egon dadin
Lanbide Heziketa esparruko Euskadi 2030 Estrategiak bost ardatz ditu eta 20 helburu estrategiko eta 37 ekintza dakartza. Euskadin, gaur egun, 51.600 ikasle daude izena emanda Lanbide Heziketan, eta matrikulazioen kopurua % 33 igo da azken hamar urteetan.
Adamuzeko tren istripuan zer gertatu den jakin egingo dela azpimarratu du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak Estatuaren babesa adierazi die Kordobako tren istripuaren biktimei, eta tragediari emandako erantzunean batasun instituzionala nabarmendu du.