Bilboko gazte bat ikertzen ari dira, TikTok bidez makila-estokeak fabrikatu eta saltzeagatik
Bilboko Udaltzaingoak izapideak ireki ditu San Adriango bizilagun baten aurka. 33 urteko gizonak makila-estokeak fabrikatu eta saltzen zituela zabaltzen zuen sare sozialetan, bideoen bidez.
Bilboko Udaltzaingoa San Adrian auzoan bizi den 33 urteko gizon bat ikertzen ari da, makila-estokeak fabrikatzeagatik eta TikTok sare sozialaren bidez saltzeagatik. Joan den uztailean, bideo bat biralizatu zen, horretan kobra-buru itxurako bastoi bat ikusten zen, barruan ezpatatxo desmuntagarri bat ezkutatzen zuena.
Irudi horietatik abiatuta, agenteek hainbat profil aurkitu zituzten, eta, horietan ikusi zuten, makilak fabrikatu eta merkaturatzen zituztela. Askotan, makila horiek debekatutako ezaugarriak zituzten. Kriminalistika Ikuskaritzaren ikerketek baieztatu zuten ikertuak TikTok erabiltzen zuela elaborazio-prozesua erakusteko eta erosleekin modu pribatuan harremanetan jartzeko, eta prezioak eta eredu pertsonalizatuak adosteko.
Egileak berak bere bideoetan zioenez, bidalketak Estatuko hainbat tokitara egiten ziren, baita Portugalera eta Frantziara ere. Makilak 100 eta 200 euro artean saltzen ziren, eta Poliziak 60 pertsona baino gehiago identifikatu ditu.
Susmagarriak polizia-aurrekariak ditu, eta beharrezko materialak (makilak, heldulekuak eta aiztoak) Alacanteko eta Sevillako hornitzaileei erosten zizkien, eta metalezko xaflak egiten zituen.
Makila-estokea bastoi arrunt baten itxurapean disimulatzeko diseinatutako arma da, barruan orri zorrotz bat ezkutatzen du eta. Udaltzaingoaren arabera, ohikoa baino arriskutsuagoa da eragiten dituen lesioengatik eta ezkutatzeko errreza delako.
Debekatutako armak fabrikatzea, edukitzea eta trafikatzea delituak dira, eta hiru urtera arteko espetxe-zigorra ekar dezakete. Gainera, horrelakoak behin eta berriz egitea eta helburu komertzialekin horiek publikoki sustatzeak larriagotu egiten dute kasuaren zama penala.
Bilboko Udaltzaingoak nabarmendu du era aktiboan lan egiten ari direla horrelako delituak detektatzeko, ikertzeko eta prebenitzeko, Ertzaintzarekin koordinatuta. Gogorarazi dute, halaber, debekatutako armak edukitzeak, horien publizitatea egitea eta salerostea ondorio penalak ekar ditzakeela, eta herritarrak animatu dituzte sare sozialetan edozein eduki susmagarri ikusiz gero, horren berri eman dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.