Albiste da
TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Erriberrin, auto-istripuz

Gidatzen zuen autoak erdibidea pasatu eta kontrako norabidean zetorren kamioi baten aurka jo du. 41 urteko emakume donostiarra tokian bertan hil da, eta kamioiaren gidaria arin zauritu da.

Fuente de la imagen: Bomberos Navarra

41 urteko emakume donostiar bat hil da astearte honetan AP-15 autobidean, Erriberri parean (Nafarroa). Gidatzen zuen autoak erdibidea pasatu eta kontrako norabidean zetorren kamioi baten aurka talka egin du.

Emakumezkoa autoko bidaiari bakarra zen, eta kolpearen ondorioz tokian bertan zendu da. Kamioiaren gidaria, berriz, arin zauritu da eta osasun-langileek bertan artatu dute. 

Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi egin dute hegoalderako noranzkoan, goizeko 11:00ak arte, eta, ondoren, eskuineko erreia itxita egon da.

Guardia Zibila arduratu da gertakaria ikertzeaz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X