TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira Enekuriko Bilborako sarreran izan diren trafiko-arazoak

Hainbat ibilgailuk talka egin dute eta errei bat itxi dute BI-11 errepideko 5. kilometroan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Bilborako sarreran.

Kolapsatu egin da BI-11 errepidea, Bilborako Enekuriko sarrera, 5. kilometroan, BI-604 errepidean, hainbat ibilgailuk istripua izan dute eta.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, larrialdi-zerbitzuek jardun ahal izateko eta gidarien segurtasuna bermatzeko. Talkak auto-ilara handiak eragin ditu inguruan, eta ehunka ibilgailuri eragin die goizeko lehen orduetan.

Trafikoko agintariek arreta handiz gidatzeko, eta, ahal den neurrian, ibilbide alternatiboak bilatzeko gomendatu dute, zirkulazioa normalizatzen den bitartean. 

Ez da zauriturik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X