Gueñesko baso sutea kontrolpean dute berriro
Ostiral arratsaldeko lehen orduan sutea kontrolpean zegoen arren, ondoren, 22:00ak aldera, berpiztu egin zen.
Sutea Gueñesen. Argazkia: EITB
Ostiral gauean Gueñesen (Bizkaia) piztutako baso sutea kontrolpean dute, baina suhiltzaileak bertan daude oraindik, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek baieztatu dutenez.
Sua ostiral goizaldeko ordu bata aldera piztu zen, Quadra eta Zaramillo auzoen artean. Suhiltzaileak bertaratu ziren sugarrak itzaltzera, baina haize-bolada bortitzek zaildu egin zuten horien lana, eta BI-2652 errepidea itxi behar izan zuten inguru horretan.
Ostiral arratsaldeko lehen orduan sutea kontrolpean zegoen arren, ondoren, 22:00ak aldera, berriro piztu zen. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzeko lanean, eta larunbat goizean kontrolpean hartu dute.
Gaur euriak sua erabat itzaltzen laguntzea espero dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendi Zerbitzutik jakinarazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak