Hegoaldeko haizearekin eta 20 gradu inguruko tenperaturekin hasiko da astea
Asteazkenera arte, behintzat, ez da aldaketa handirik espero. Eguzkia eta udaberriko tenperatutak izango dira jaun eta jabe Euskal Herri osoan.
Udazken giroan hasitako asteburuak aste hasiera eguzkitsu eta epela ekarriko ditu atzetik. Horrela, astelehena hegoaldeko haizearekin esnatuko da, eta egunean zehar bizitu egingo da, tarteka bolada oso gogorrak utzita. Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Eguneko tenperaturek ia leku guztietan egingo dute gora; minimoak, ostera, hotzagoak izango dira. Oro har, eguraldi eguzkitsua izango da Euskal Herri osoan, nahiz eta goi-hodei batzuk ikusiko diren. Baliteke, gainera, lehen orduan barnealdean lainoa egotea, eta iparraldean behe-hodeiak.
Asteartean hegoaldeko haizea nagusituko da berriz ere. Zakartu egingo da, eta gogotsu joko du, batez ere ekialdeko haizeguneetan. Haize horrekin, eguneko lehen orduak nahiko epelak izango dira, batez ere kostaldetik gertu, eta tenperatura maximoak altuak izango dira berriro ere garai honetarako; 20 gradutik gorakoak kostaldean. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina ez dute euririk ekarriko.
Asteazkenerako ere ez da aldaketarik espero; ez behintzat arratsalde-gauera arte. Udaberri giroa eta ostarte zabalak nagusituko dira denean.
Hala ere, ostegunean eguraldia aldatu egingo da. Euskalmeten arabera, goizean goiz euria egingo du, eta tenperaturak jaitsi egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen aldiz ikusi dute ibis eremita hegaztia Nafarroan
"Giselbert 916" izena duen hegazti-alea bere espezieko lehena da eskualdean, eta Eremita Proiektuari esker dokumentatutako migrazio-ibilbide baten barruan kokatzen da.
Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean
Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.
Argentina euskal giroan murgildu da: 2025eko Euskal Aste Nazionala hartu du Tandilek
Hiria Argentinako euskal diasporaren topagune bihurtu da. Dantza, herri kirol eta kalejira artean, mila lagun baino gehiago bildu dira euskal kultura aldarrikatzeko.
AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko
Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.
Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria
Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.
Zerbitzua etengo dute Bizkaia Zubian astelehenetik hilaren 22ra, ontziaren kableak aldatzeko
Zerbitzuak funtzionatzen ez duen bitartean, itsasadarra zeharkatzen duen txalupa-zerbitzua indartu egingo da, eta bi ontzi aldi berean ibiliko dira 06:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera.
"Niño Juan" askatu dute, ostiralean Madrilen bahitu ostean
Juan Maria Gordillo Plaza bizirik agertu da Madrilen, jipoia jaso izanaren zantzuak zituela.
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen bere bikotekidearen alabari sexu-erasoa egitea egotzita
Eguesibarreko Udaltzaingoak atxilotu du ustezko erasotzailea.
"Niño Juan" bahitu dute Madrilen, 10 ertzain zauritu zituen lapur talde baten burua
Poliziaren esanetan, kontu-garbitze bat medio bahitu dute "Niño Juan", nahiz eta ez duten baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea. Iaz, Garbera merkataritza-gunean lapur talde batek egindako lapurretaren buru izan zen bera.