Bahiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Niño Juan" askatu dute, ostiralean Madrilen bahitu ostean

Juan Maria Gordillo Plaza bizirik agertu da Madrilen, jipoia jaso izanaren zantzuak zituela.

bahiketa niño juan

Kale honetan bahitu zuten. Argazkia: EFE

Juan Maria Gordillo Plaza, Niño Juan, bizirik agertu da gaur, jipoia jaso izanaren zantzuak zituela. 38 urteko gizona ostiral gauean bahitu zuten Madrilen, Carabanchel auzoan.

Polizia Nazionalak bahiketan parte hartu zuen ibilgailuetako bat aurkitu du AP-41 autobidean. Barruan, su-itzalgailu bat aurkitu dute hustuta, aztarnak ezabatzeko erabilitakoa.

Gaur arte, baina, Poliziak ez du salaketarik jaso.

Bahiketa Madrilen

Niño Juan ostiral iluntzean bahitu zuten, 20:45 aldera, Carabanchel auzoan. Hiru autok laugarren bat jo zuten, tiro egin zioten, eta, jarraian, auto horretako gidaria bahitu egin zuten. Bahitu ondoren, bahitzaileek ihes egin zuten.

Poliziaren arabera, kontu-garbiketa bat omen zegoen horren atzean, baina oraindik ez dute baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea tartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X