Egun osoko elkartasun eguna iragarri du Gernika-Palestinak
Herri ekimenak azaldu duenez, partidak "Euskal Herriak eta Palestinak aske izateko eskubidea dutela helaraziko dio munduari".
Astebete baino gutxiago falta da Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako.
Gernika-Palestinak, Gure Eskuk eta Gu ere baik agerraldia egin dute igande honetan, Euskal Herrian bizi den palestinar komunitatearen ordezkariekin batera. Bertan, hurrengo larunbaterako antolatuta dauden elkartasun ekintzak iragarri dituzte, eta zenbait omenaldi ere izango dira.
Ibon Meñika Gernika-Palestina herri-ekimenaren bozeramaileak azaldu duenez, "kirolaren bidez zabaldu daitezke herri zapalduen oinarrizko printzipioak", Euskal Herriarenak eta Palestinarenak, adibidez.
Eguneko ekintzarik garrantzitsuena martxa izango da. Arriagan hasiko da, 17:30ean, eta Gernika-Palestina ekimenak dei egin du martxa solidario horretan parte hartzera.
Ibon Meñika, Gernika-Palestinako bozeramailea
Euskal Herriak eta Palestinak aske izateko eskubidea dutela helaraziko diogu munduari"
Horren esanetan, martxaren helburua izango da "Palestinak eta Euskal Herriak aske izateko eskubidea dutela helaraztea munduari, eta bi herriok batera indar handia dutela". Halaber, genozidioa "ozen eta argi" salatzeko ere erabiliko da.
Ostean, palestinar komunitateak omenaldia jasoko du San Mameseko zabaldegian. Hain zuzen ere, palestinar hildakoak gogoratzeko egingo da, selekzioak garraiatzen dituzten autobusen iritsierarekin bat eginez.
Palestinarrek bidaia luzea izango dute Euskal Herrira, haien kirol ibilbideko bereziena. Selekzio hori lehen aldiz arituko da Europan, Euskal Selekzioaren aurkako partidan. Dena den, partida horren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, bi selekzioek etxean jokatuko dute.
Mohamed Farajallah, Euskadiko komunitate palestinarraren ordezkaria
Larunbatekoa ez da futbol partida bat soilik, bi herriren arteko besarkada bat baizik"
Bozeramailearen hitzen ostean, Mohamed Farajallah Euskadiko komunitate palestinarraren ordezkaria aritu da agerraldian. Farajallahrentzat partida "berezia" izango da.
"Larunbatekoa ez da futbol partida bat soilik, bi herriren arteko besarkada bat baizik; alegia, amesteak, eusteak eta euren entitatea bizirik mantentzeak zer esan nahi duen badakiten bi herriren arteko besarkada bat baizik", nabarmendu du Farajallahek.
Farajallahren ustez, Palestinako selekzioa San Mamesen jokatzen ikusteak "ikusgarritasuna, duintasuna eta itxaropena" transmitituko du, eta "Palestina existitzen dela eta bertako jendeak zutik jarraitzen duela munduari esateko aukera" ematen du.
Horrenbestez, eragileek dei egin dute ere jokalariei harrera egiteko Bilboko aireportuan, azaroaren 11n, asteartean. Selekzioa 12:50ean helduko da Loiura.
Palestinarrentzako sarrerak
Euskal Herriko palestinarren komunitateak arreta berezia izango du hurrengo larunbatean. Gernika-Palestinak azaldu duenez, palestinarren presentzia bultzatuko da harmailan.
Horregatik, herri ekimenak sarrera batzuk gordeko ditu Euskal Herrian bizi diren palestinarrentzat. Honakoak doanekoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.