Piratak Bermeoko atunontzi bati eraso egiten saiatu dira, Indiako Ozeanoan
'Intertuna Tres' ontzia abordatzen saiatu dira Somaliako kostaldetik 900 bat kilometrora. Armadorearen arabera, normaltasun osoz jarraitzen dute lanean basea Bermeon duen ontzian, eta tripulatzaile guztiak onik daude.
Albacora armadore bermeotarraren 'Intertuna Tres' atunontziak piraten eraso bati aurre egin dio, Indiako Ozeanoko nazioarteko uretan arrantzan ari zela. Abordatze-saiakera azaroaren 2an izan da, 17:45 inguruan (tokiko ordua), Somaliako kostaldetik 500 bat miliatara, itsas segurtasunik eza gero eta handiagoa den testuinguru batean, urte batzuetako lasaitasunaren ondoren.
Albacora Taldeak jakinarazi duenez, lau pertsonak tripulatutako txalupa azkar batek arrantza-ontzia geldiarazi eta txopatik hurbiltzen saiatu zen. Erasotzaileak pirata gisa identifikatu ziren, eta tripulazioak gertuko dhow bat (bertako ontzi tipikoa) antzeman zuen. Ontzi inude gisa jardun zezakeen.
Egoera horren aurrean, tripulazioak berehala aktibatu zituen ezarritako segurtasun-protokoloak, eta babes-maniobrak egin zituen. Ontziko segurtasun-guardiek ohartarazpen-tiro batzuk egin zituzten, erasotzaileak uxatzeko, eta kalterik eragin gabe erretiratu ziren.
Gertakaria berehala jakinarazi zitzaien agintariei, eta armadoreak enpresak lankidetza estua du haiekin. Albacorak baieztatu duenez, 'Intertuna Tres' ontziak normaltasun osoz jarraitzen du lanean, eta tripulatzaile guztiak onik daude.
Euskal atunontziek urteak daramatzate Indiako Ozeanoan lanean. Azken urteetan seguru antzean ibili diren arren, pirateria-gertakariak erregistratu dira atzera ere, montzoiarekin eta itsasoko baldintzen hobekuntzarekin bat eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.