Biztanle gehiago dago EAE eta Nafarroan, eta atzerrian jaiotako egoiliarren kopuruak gora egin duelako
Hirugarren hiruhilekoan EAEko (% 0,18) eta Nafarroako (% 0,32) biztanleria hazi da, Estatutik kanpo jaiotakoen kopuruak bultzatuta, INEren datuen arabera.
Euskadi eta Nafarroako biztanle-kopuruak gora egin du berriro 2025eko hirugarren hiruhilekoan. Estatistikako Espainiako Institutuaren (INE) Biztanleriaren Estatistika Jarraituaren arabera, atzerrian jaiotako biztanleen hazkundeak eragin du gorakada, eta Espainian jaiotakoen kopuruak behera egiten jarraitzen du.
Euskadiren kasuan, erkidegoko biztanleria 2.248.789 lagunera iritsi da, aurreko hiruhilekoan baino 3.997 pertsona gehiago batuta. Atzerrian jaiotako biztanleen kopurua hazi da eta 333.009 lagun dira orain (5.269 pertsona gehiago), guztizkoaren % 14,8; Estatuan jaiotakoen kopuruari dagokionez, berriz, 1.272 pertsona gutxiago dago. Lurraldeka, Araba da atzerritarren proportzio handiena duena (% 17,1), ondoren, Bizkaia (% 14,6) eta azkenik, Gipuzkoa (% 14,2).
Nafarroak, bestalde, hazkunde erlatibo handiena izan duten erkidegoen artean jarraitzen du. Biztanleria % 0,32 hazi da hirugarren hiruhilekoan, Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 0,21). Hazkunde hori Estatutik kanpo jaiotako egoiliarren etorrerak suspertu du, Espainian jaiotakoen kopuruak behera egiten jarraitzen duen testuinguruan.
Estatu osoan, kopurua 49.442.844 biztanlera iritsi da, 1971n serie historikoa hasi zenetik izandako baliorik handiena. Azken hiruhilekoan, Espainian 105.488 biztanle gehiago izan dira, batez ere atzerrian jaiotako 115.389 biztanleei esker.
Hala, Euskadi eta Nafarroa biztanleriak hazten jarraitzen duen lurraldeen artean daude, erritmo desberdinekin bada ere. Euskadin igoera apalagoa izan da (% 0,18), eta Nafarroan, aldiz, hazkunde handiagoa finkatu da, Katalunia eta Valentziako Erkidegoaren ildotik.
INEk nabarmendu du, halaber, Euskadin familien batezbesteko kide-kopurua 2,33 pertsonakoa dela, 955.489 etxebizitza baitaude, aurreko hiruhilekoan baino 2.319 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.