Ertzaintzak martxan jarri du emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako taldea
Segurtasun Sailaren esanetan, sei emakumek osatzen dute, eta salaketek aurten gora egin dutela jakinarazi du.
Ertzainak. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri du emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako unitate bat duela martxan duela aste batzuetatik.
Horren arabera, sei emakumek osatzen dute taldea: komisario batek, arduradunak eta lau agentek. “Indarkeria matxistako kasuen kudeaketa eta arreta hobetzeko koordinazioaz” arduratzen dira, eta ertzain-etxe guztietan egiten den lanari batzen zaizkio.
Talde horrek babes aktiboa ematen dio biktimari, epailearen erabakia gorabehera, eta, kasurik larrienetan, tratu txarrak jasan dituen emakumeari epaitegira laguntzen diote agenteek, lehen tramiteak egitera joaten denean.
Segurtasun Sailak aurtengo indarkeria kasuei buruzko datuen txostenarekin batera eman du unitate horren berri.
Datuen arabera, gora egin du indarkeria matxistarekin lotutako salaketa kopuruak. 2025eko urtarriletik urrira bitartean, Ertzaintzak 5.975 delitu erregistratu ditu, bikotekideak edo bikotekide ohiak, etxean familiarteko batek edo sexu-askatasunaren aurka egindako emakumearen kontrako indarkeria-modu ezberdinetan. Iazko aldi berarekin alderatuta, horrelako delituek, oro har, % 0,66 egin dute gora. Delitu horien biktimak 4.810 emakume izan ziren, iaz baino % 0,86 gehiago.
Hilketei dagokienez, hilketa bat izan da, Zarautzen (Gipuzkoa), urriaren 15ean, 47 urteko gizonezko batek 53 urteko bikotekidea hil zuenean.
Etxe barruan burututako homizidio kasuei dagokienez (familia barruko indarkeria), hiru izan dira, 13 urteko biktima bat tartean.
Indarkeria matxistagatik jarritako salaketa kopuru handiena bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria-kasuengatik izan da, 4.303 salaketa jarri baitira.
Emakumeen aurkako eraso gehien izaten den bigarren ingurunea etxekoa da, eta familia barruko 1.023 indarkeria kasu atzeman dituzte.
Sexu-indarkeriari dagokionez, azken bi urteetan gora egin du kasuen kopuruak; izan ere, aurten 649 zenbatu dituzte, iaz baino % 4,34 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Zizur Nagusian izandako istripu handi batean
Bost ibilgailuk egin dute talka, bart, eta A-12 errepidea itxita egon da, Logroñorako noranzkoan, goizaldeko bostak arte.
Maliko errefuxiatuek Gasteizko kaleetan ematen dute gaua, muturreko hotzarekin eta aldi baterako irtenbide gabe
Negu gorriko giro betean, norbaitek entzun eta irtenbide bat ematea besterik ez dute nahi, bizitza berri bat hasi ahal izateko, gerratik eta mehatxuetatik urrun.
Gizon bat atxilotu dute Malagako etxebizitza batean bikotekide ohia hiltzea egotzita
Rincon de la Victoria udalerriko bizilagunek liskar bat izan dela ohartarazi dute 10:20 aldera. Agenteak bertaratu direnean, hilda topatu dute 60 urteko emakumea, indarkeria zantzuak zituela.
Familia eta lagun asko Urkiolara gerturatu dira, sasoiko lehen elurteaz gozatzeko asmoz
Eguzkiak giroa zertxobait berotu du, baina tenperatura baxuekin esnatu gara larunbat honetan ere. Inork ez du galdu nahi izan zuriz jantzitako paisaia ikusteko aukera.
Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute
Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.
Aita santuak Cadizko gotzainaren dimisioa onartu du, sexu-abusuen ikerketaren berri zabaldu eta gutxira
Zornozak duela 15 hilabete aurkeztu zuen uko egitea, erretiro adina bete zuenean, baina orain jaso du erantzuna, pederastia akusazioa filtratu ostean.
Lekeition pisu turistiko bat okupatu zuen familiak etxea utzi du
Hiru egunerako alokatu ostean, hilabete eman dute bertan bizitzen, aterpea lortu duten arte. Jabeek salatu dute kalteak eragin dituztela.
Hilda aurkitu dute Urbiako zelaietan bilatzen ari ziren artzaina
EITBk jakin duenez, txakurrak berak markatu die erreskatatzaileei artzaina non zegoen. Gorpua elurpean zegoen.
Larunbat honetan ekin diete berriro Aizkorri mendian desagertutako artzaina bilatzeko lanei
77 urteko artzainaren txakurra eta artaldea ostiralean aurkitu zituzten, baina ez dago artzainaren arrastorik.