TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Zizur Nagusian izandako istripu handi batean

Bost ibilgailuk egin dute talka, bart, eta A-12 errepidea itxita egon da, Logroñorako noranzkoan, goizaldeko bostak arte.

Istripua Zizur Nagusian. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Lau pertsona zauritu dira larunbat gauean Zizur Nagusian (Nafarroa), A-12 errepidean, hainbat autok talka eginda, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 22:46an jaso du ezbeharraren berri. Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiak direla medio, bost ibilgailuk talka egin dute bertan.

Larrialdi zerbitzuek lau pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea), eta horietako bi suhiltzaileek askatu behar izan dituzte, ibilgailuetan harrapatuta baitzeuden.

Anbulantziaz eraman dituzte politraumatismoak zituen 55 urteko emakume bat (larri), 39 urteko gizonezko bat (pronostiko erreserbatua), polikontusioak zituen 24 urteko emakume bat (pronostiko erreserbatua) eta hanka batean kolpe handia hartu duen 34 urteko pertsona bat (pronostiko erreserbatua).

Istripuaren ondorioz, A-12 errepidea itxita egon da, Logroñorako noranzkoan, 23:30etik 05:00etara. Foruzaingoko Bide Segurtasuneko agenteak izan dira bertan zirkulazioa bideratzen.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X