Arartekoak dei egin du "emakumeak eta neskak kosifikatzea eta merkantilizatzea" galaraz dezagun
Astearte honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Mundu Eguna dela eta egindako adierazpen instituzionalean, EAEko Defentsa Erakundeak salatu du indarkeria matxistak "urtero errugabeen bizitzak kentzen" jarraitzen duela, eta "indarkeria hori zuzenean nozitzen duten emakumeen osotasun fisiko eta moralaren eta duintasunaren kontra eraso egiten" duela.
Arartekoak bere egin du Reem Alsalem Emakumeen eta Nesken aurkako Indarkeriari buruzko Nazio Batuen kontalari bereziak egindako eskaera, eta dei egin du "emakumeak eta neskatoak kosifikatzearen eta merkantilizatzearen kontra" borroka gaitezen.
Astearte honetan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Mundu Eguna dela eta, Arartekoak adierazpen instituzional batean jaso ditu NBEko kontalariaren hitzak, eta emakumeen duintasunaren aldeko aldarria egiteko eta sexuagatiko diskriminazioa debekatzeko beharra ere nabarmendu du.
EAEko Defentsa Erakundeak salatu duenez, indarkeria matxistak "urtero errugabeen biziak kentzen jarraitzen du", eta "indarkeria hori zuzenean nozitzen duten emakumeen osotasun fisiko eta moralaren eta duintasunaren kontra eraso egiten" du.
Baina, gainera, adierazpenak dakarrenez, indarkeria matxistak "zauri moral sakona eragiten die emakume guztiei, emakume izate hutsagatik segurtasunik ezaren espazio sinbolikoan kokatzen ditu eta".
Indarkeria mota horri aurre egitea, Arartekoak gaineratu duenez, gizarte osoaren eta erakundeen lana da, eta azken horiei, bereziki, eskatu die "behar den bezala jardun dezatela, ez ditzatela emakumeak bazter utzi haiek babesteko eta artatzeko zereginean, eta galdegin die "irmo joka dezatela eraso matxisten aurka".
Tratu txar matxisten aurkako borrokak berekin dakar, halaber, "emakumeek beren sexuagatik, direnak direlako betetzen duten espazio sinbolikoari beste adiera bat eman behar izatea". Oharrean Arartekoak zehaztu duenez, "emakumeak ahalduntzeak eta indarkeriazko matxismoaren aurka emakume eta neskato guztientzat gune seguruak sortzeak berez dakartzate munduan toki propioa okupatzeko eskubidea aitortzea eta berdintasuna eta duintasuna babestuko direla bermatzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Euskalmeten datuen arabera, 10 minutuan 9,3 l/m² jaso dira Ibai Ederren (Azpeitia), 8,3 l/m² Inurritzan (Zarautz) eta 5 l/m² Aizarnazabalen. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.
Onintza Enbeita pregoilariak "Bilbo euskalduna" eta "guztiona" erreinbindikatuz lehertu da jaia
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak eman diote jaiei hasiera pregoia irakurri eta txupina botata. Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Enbeitak eta erasotzaileei lekurik ez dutela gogorarazi die.
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoen urgentziazko bilera deitu du astelehenerako, Ceutara txertoak bidaltzeko
Bilera telematikoki egingo da. Gehien behar diren txertoak hirukoitz birikoa, barizela, poliomielitisa, tetanosa eta difteria gaitzen kontrakoak dira.