Gaur hasiko da Pablo Gonzalezen aurkako epaiketa Polonian, espioitza leporatuta
Kazetaria Ukraina eta Polonia arteko mugan atxilotu zuten 2022ko otsailean, Errusiak Ukraina inbaditu eta egun gutxira, Errusiako zerbitzu sekretuko espioia izatea egotzita.
Pablo Gonzalez. Artxiboko argazkia: Europa Press
Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarraren aurkako epaiketa astearte honetan hasiko da Varsovian (Polonia), Errusiaren aldeko espioitza lanak egitea egotzita. Hiru eta hamabost urte arteko kartzela zigor eskaerari egin beharko dio aurre.
Poloniako zerbitzu sekretuek 2022ko otsailean atxilotu zuten Gonzalez, Errusiak Ukraina inbaditu eta egun gutxira, Errusiaren alde lanean zebilen espioia zelakoan.
2024ko abuztuan askatu zuten Mendebaldeko herrialdeen eta Errusiaren arteko preso truke handi batean, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak harrera egin zion, Moskuko aireportuan. Geroztik, bertan bizi da.
Delitu larri bat leporatzen diotenez, gutxienez lehen entzunaldi batean egon beharko du, bere aurkako akusazioak entzun ditzan.
Hala ere, haren abokatuak aurreratu duenez, Gonzalez ez da joango.
Kazetaria epaiketan agertzen ez bada, auzitegiak prozesuarekin jarraitu dezake edo nazioarteko atxilotze-agindua helarazi diezaioke Interpoli.
Zure interesekoa izan daiteke
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibilaren kontzeptuan. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru-etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.
Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Nola eragingo dio trafikoari Itzuliaren Eibarko etapak?
Gaurko etapa, azken-aurrekoa, Eibarren abiatu eta bertan amaituko da. Lasterketak Debabarrena, Urola Kosta eta Lea-Artibai eskualdeak zeharkatuko ditu.
Osasun Itunak ez dituela Osakidetzako arazoak konpondu salatu dute osasun publikoaren aldeko plataformek
Elkarretaratzea egin dute EAEko hiriburuetan, murrizketak salatzeko. Osasun sailburuari hobekuntzaz hitz egiteari uzteko eskatu diote. Mediku falta, itxarote zerrendak, hizkuntza eskubideen urraketak edota psikologo falta daudela salatu dute eta manifestazioak deitu dituzte apirilaren 18rako.
Donostia osoa txuri-urdinez janzteko deia egin du Udalak
Jon Insausti alkateak eta Realak hiritarrei eta Gipuzkoako gizarteari dei egiten diete eraikinetako balkoi eta leihoak bandera txuroi-urdinez apaintzeko. Xabi Prieto eta Aintzane Encinas jokalari ohiak ilusioz beteta agertu dira finalarekin eta Gipuzkoak egunotan bizi duen giroarekin.
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.