GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz

Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta. 

aeropuerto-bilbao-loiu-aterrizaje bilboko aireportua-efe

Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

Lufthansa konpainiako kabinako langileek greba eguna dute ostiral honetan, eta, ondorioz, 12 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Bilboko Aireportuan. 

Zehazki, Munich eta Loiu artean aurreikusitako hiru hegaldiak ez dira aterako (11:10, 17:55 eta 23:25), ezta Frankfurtetik ateratzekoak zirenak ere (13:15, 17:00 eta 23:10). Horrenbestez, Bilboko Aireportutik hiri horietara bueltan joatekoak zirenak ere ez dira aterako.

UFO sindikatuak egin du greba deialdia, lan hitzarmen berria adosteko negoziazioak hiru hilabetez blokeatuta daudela salatzeko. 

Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan. Larunbatetik aurrerako hegaldiak normaltasunez eskaintzea espero du konpainiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Valentziako sutea El Saler argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren

270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X