'Aita Mari'k 26 pertsona erreskatatu ditu Lampedusa hegoaldean
26 lagun erreskatatu dituzte, eta 16 adin txikikoak dira. Onik daude eta laguntza humanitarioa jasotzen ari dira, ontzian bertan. Italiako agintariek Erromako Civitaveccia portura joateko baimena eman diote Aita Mari ontziari, eta erreskate tokitik hiru eguneko bidaia egin beharko dute.
Aita Marik 26 pertsona erreskatatu ditu astelehen honetan Mediterraneo itsasoan, Lampedusa uhartearen hegoaldean, erreskate-ontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez.
Erreskatatutako pertsonak —16 adin txikiko, 3 emakume eta 7 gizon— onik daude eta laguntza humanitarioa jasotzen ari dira ontzian bertan.
Pertsona migratzaileak sortzez Somalia, Etiopia eta Eritreakoak dira, eta zulatutako ontzi pneumatiko batean zihoazen erreskatatu dituztenean.
Aita Mari ontziak erreskatatutako pertsona migratzaileetako batzuk. Argazkia: SMH
Gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, Louise Michel ontziaren laguntza jaso dute erreskatea egiteko.
Halaber, Italiako agintariek Erromako Civitaveccia portura joateko baimena eman diote Aita Mari ontziari, eta erreskate tokitik hiru eguneko bidaia egin beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea