Istripua izan da Agurain eta Gordoa artean eta lagun bat atera ezinik geratu da
Agurain eta Gordoa lotzen dituen A-3016 errepidea erabat itxi dute, bi ibilgailuk istripua izan dute eta. Lagun bat atera ezinik geratu da, eta suhiltzaileak hura erreskatatzeko lanean ari dira.
A-3016 bigarren mailako errepidea (Agurain eta Gordoa artean) erabat itxi dute, bi autok istripua izan dute eta. Larrialdietako zerbitzuak jakinarazi duenez, pertsona bat ibilgailuetako batean ezin irten geratu da, eta suhiltzaileak kotxetik ateratzeko lanean ari dira.
Istripuaren ondorioz, erabat eten behar izan dute zirkulazioa bide horretan. Hori dela eta, laguntza eta garbiketa lanetan jarraitzen duten bitartean, inguruan ibiltzea saihestea eta ibilbide alternatiboak hartzea gomendatzen zaie gidariei.
Larrialdi-taldeek bertan jarraitzen dute, eta, oraingoz, ez dute istripuan izan direnen egoerari buruzko xehetasun gehiagorik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Irakasleen protesta batean parte hartzen ari zen emakume bati polizia batek egindako erasoa ikertuko du Espainiako Gobernuak Valentzian duen Ordezkaritzak
Sareetan bolo-bolo zabaldu den bideoan, emakumea bizkarrez ageri da, errepidetik oinez, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz eta lurrera botaz.
Sorosle izateko eskakizunak zorroztu dira, eta arazoak daude langileak topatzeko
Sorosleei formakuntza zorrotzagoa eskatzen zaie aurten lanean aritzeko. Lehen, Gurutze Gorriak edo Igeriketa Federazioak emandako formakuntza ikastaro batekin nahikoa zuten horretarako; orain, aldiz, titulazio ofizial bat eskatzen zaie, eta horrek arazoak ekar ditzake sorosleak topatzeko.
Astelehen honetan hasiko da bainu denboraldia Euskadin, eremuen % 87an uraren kalitate ezin hobea delarik
Osasun Sailak lau gunetan ez bainatzeko eskatu du: Areetan (Getxo), Toñan (Sukarrieta), Karraspio Txikin (itsasadarra, Mendexa) eta Portu Txikin (Zierbena).
19 urteko gazte bat atxilotu dute eta 17 urteko adingabe bat ikertzen ari dira Donostian izandako eraso batengatik
35 urteko gizon bat zauritu da hainbat pertsonaren arteko borroka batean. Atxilotuari hilketa saiakera egotzi diote.
Helikopteroz erreskatatu dute Gorbeia mendian istripua izan duen mendizale bat
14:15ean jakin du SOS Deiak 112 zerbitzuak emakume bat erori dela Zigoitia udalerriko Murua kontzejuko harrobietara jaisten ari zela. Ezbeharraren ondorioz, ezin zen ibili, orkatila hautsita omen zuelako.
Ilargi urdinarekin amaituko da igande honetan maiatza
Urteak 12 ilargi bete izaten ditu normalean. Bizpairu urtez behin, baina, 13. ilargi bete bat agertzen da zeruan, ingelesek "Blue Moon" deitzen diotena, eta maiatzaren 31 honetan gertatuko da hori.
Lore-eskaintza Kanadako Red Bay herrixkan lurperatuta dauden euskal arrantzaleei
Guztira 140 euskal arrantzale daude bertan lurperatuta, eta lehen aldiz omendu dituzte. Duela 500 urte baleak arrantzatzera joaten ziren bertara, eta ur horietan hondoratu zen San Juan baleontzia.
Ibilaldiak milaka euskaltzaleren erdigune bihurtu du Bilbo
Hiru gune nagusitan banatu dira ekimenak: Txurdinagako kiroldegia musika- eta abentura-proposamenen agertoki bihurtu da; Europa Parkeak familia ugari bildu ditu, haurrentzako jarduerei esker; eta Kirikiño Ikastolak, besteak beste, tailerrak, jolasak, emanaldiak eta karaoke-saioak hartu ditu.
Lau pertsona atxilotu eta 10.000 botox-dosi atzeman dituzte Bizkaian, legez kanpoko klinika estetikoen aurkako operazio batean
Miaketak egin dituzte Bilbon, Basaurin, Galdakaon eta Barakaldon. Ikerketa Forondan hasi zen, baimendu gabeko osasun-produktuak eta sendagaiak atzeman zituztenean, eta polizia-operazioa Bartzelona, Asturias eta Las Palmas aldera ere zabaldu da.
Euskararen arnasgune bihurtuko da gaur Bilbo Kirikiño Ikastolak antolatutako Ibilaldiarekin
Igande honetan ospatuko dute Bizkaiko ikastolen jai handia Txurdinaga inguruan. Hiru gunetan banatuta, egun osoko egitarau zabala eta bizia egongo da gozagai.