NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean

Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz,  larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.

Imagen del tractor volcado en Cáseda.



REMITIDA / HANDOUT por BOMBEROS DE NAVARRA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

05/12/2025 78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean. Argazkia: Europa Press

78 urteko gizon bat hil da Nafarroan, NA-534 errepidean traktore bat iraulita larri zauritu ondoren. Istripua ostiralean jazo zen, Kasedan, eta zauritua, Oibarko bizilaguna, biharamunean hil da.

SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak ostiral goizean jaso zuen abisua, 09:45 aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, traktorearen kabinan harrapatuta aurkitu zuten, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten  bertatik.

Zauritua larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera, helikopteroz, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 19/01/2026.- Izada a medianoche de la bandera de San Sebastián, que da inicio a la fiesta grande de la capital guipuzcoana en la que durante 24 horas 23.000 donostiarras de 167 tamborradas y 5.500 escolares llevarán la música a todos los rincones de la ciudad y el tenor Xabier Anduaga recibirá el Tambor de Oro 2026. EFE/Javier Etxezarreta ***POOL***
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Sebastian martxa hunkigarria bandera igoeran, Xabier Anduaga tenorrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin

Donostiako banderaren igoerak hasiera eman dio aurten 100 urte betetzen dituen danborrada tradizionalari, eta 24 orduko etenik gabeko festa utziko du Gipuzkoako hiriburuan. Donostiarrentzat ezinbesteko hitzorduan, Xabier Anduaga tenorrak San Sebastian martxa interpretatu du. Jon Isaustik, bere aldetik, alkate gisa egin duen lehen igoera izan da. Gaztelubideko danborrada, beste danborrada batzuetako ehun kide baino gehiagorekin batera, Konstituzio plazan bildu da, Donostiako danborrada tradizionalari hasiera emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X