Albiste da
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15 errepidea itxi dute Iruñerako noranzkoan kamioi bat matxuratu ostean

A-15 autobia erabat itxi dute Iruñerako noranzkoan, Villabona parean kamioi bat matxuratu delako. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratzen ari dira.

A-15 autobidea erabat itxi dute Iruñerako noranzkoan, Villabona parean kamioi batek matxura izan eta gero, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

15:15ean matxuratu da, eta hasiera batean errepidea irekita izan da, baina erabat itxi dute gero, garabiak lan egin ahal izateko.

Trafikoa N-I errepidetik bideratzen ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi