Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Belateko eta Almandozko tunelak (N-121-A errepidea) 10:30ean ireki dituzte berriro iparraldeko noranzkoan, 35,200 kilometro-puntuan kamioi bat sutan zegoelako 06:00etatik aurrera zirkulazioa erabat etenda egon ostean.
Hala ere, Belateko mendatetik (NA-1210) Iruñerako noranzkoan zirkulazioa desbideratzean jarraitu dute 37,500 kilometro-puntutik, Berroetako lotunetik, gero N-121-A errepidera bideratzeko 34,900 kilometro-puntuan, Almandozko lotunean.
Cordovillako eta Oronozko parkeetako suhiltzaileak aritu dira sutea itzaltzeko lanetan, eta kalte materialak besterik ez dira izan azkenean. Guardia Zibileko agenteak ere bertaratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal: "Sevilla eta Kopa hau bihotzean eramango ditugu beti, baina zuen zoriontasuna ikusteak ez dauka preziorik eta horrekin geratzen gara”
Garrasiak, txaloak, malkoak eta zoramena Donostian. 100.000 lagun espero ziren Gipuzkoako hiriburuan Realeko jokalariei harrera egin eta Errege Kopa irabazi izana behar bezala ospatzeko, eta aurreikuspenak bete egin dira.
Pradales: “Futbolak zor zion Realari gaur bizitzen ari garen hau”
Bost urtean, euskal taldeek hiru kopa irabazi dituztela nabarmendu du Imanol Pradales lehendakariak; horietatik bi Realak eskuratu ditu. Hori horrela, euskal kirolak bizi duen garaia goraipatu du, “gure nortasunarekin bat datorrelako nola edo hala”.
Oñatiko campusean izandako sexu eraso saiakera bat ikertzen ari da Ertzaintza
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Unibertsitateak deitutako elkarretaratzean parte hartu du, eta nabarmendu du "edozein indarkeria motaren aurrean eta, jakina, sexu indarkeriaren aurrean" ezinbestekoa dela "erantzun irmoa ematea".
Egoera pertsonalarekin pozik, baina etxebizitzak eta gai ekonomikoek estutu egiten dituzte gazteak
Eusko Jaurlaritzaren Aurrera Begira txostenaren arabera, ongizate pertsonalaren indizeak 100etik 73 puntuko ebaluazioa du, baina areagotu egin da etorkizunarekiko ziurgabetasuna.
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, 10 urteko ikasle bati sexu erasoa egiteagatik
Auzipetuak ezingo du aurrerantzean biktimarekin hitz egin, ezta harengana hurbildu ere, eta zaintzapeko askatasunean egongo da bost urtez, behin espetxe zigorra beteta. Era berean, 10 urtean ezingo du adingabeekin beharrik egin, ordaindutako lana izan zein ez.
Gipuzkoa "irekia" da immigranteekin, eta bizikidetzari buruzko "iritzi positiboa" du
Aldundiak eta Begirune Fundazioak "Jarrerak, egoerak eta narratiba xenofoboak Gipuzkoan" txostena egin dute. Txosten horren arabera, % 8k uste dute inmigrazioa arazo bat dela.
Lehendakariak babestu egin du berdintasunaren aldeko gizon politikarien sare berria: “Erantzukizun handia dugu”
Imanol Pradalesek adierazi du “oraindik” ez dagoela emakumeen eta gizonen arteko “berdintasuna".
Albiste izango da: harrera Realari, Iranen su-etena kolokan eta aurrez aurreko erregularizazioa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Erregularizazio eskaerak aurrez aurre aurkezteko aukera, gaurtik aurrera
Gizarte Segurantzaren hiruburuetako bulegoetan eta 50.000 biztanletik gorako hirietako Correosen bulegoetan jaso ahal izango da aurrez aurreko zerbitzua, hitzordua eskatuta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, hilketa saiakera leporatuta, pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik
Erasoa Altzako etxebizitza batean gertatu da. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du baina handik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.