78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
78 urteko gizon bat hil da Nafarroan, NA-534 errepidean traktore bat iraulita larri zauritu ondoren. Istripua ostiralean jazo zen, Kasedan, eta zauritua, Oibarko bizilaguna, biharamunean hil da.
SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak ostiral goizean jaso zuen abisua, 09:45 aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, traktorearen kabinan harrapatuta aurkitu zuten, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten bertatik.
Zauritua larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera, helikopteroz, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Zure interesekoa izan daiteke
Alerta gorrian jarraitzen dute Valentzian eta Alacanten, Kataluniara bidean den Adam ekaitzagatik
Gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartzera deituta daude gaurtik aurrera 200.000 pertsona baino gehiago Nafarroan
Hauek dira gaurtik aurrera gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe hartu ahal izateko txertogune guztiak
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten