Osakidetzak eta Osasunbideak maskara erabiltzea eta txertatzea gomendatzen dute, gripe kasuek gora egiten jarraitzen dutelako
Gripearen intzidentziari buruzko datuei begiratuta, aurreko urtekoa halako lau da aurtengo tasa Euskal Autonomia Erkidegoan: 438,87 kasu, 100.000 biztanleko. Nafarroan, azken astean 74 lagun erietxeratu dituzte, eta Osasunbideak 2025-2026 aldirako Neguko Kontingentzia Plana aktibatu du.
Goranzko bidean jarraitzen du gripearen intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoan. Horregatik, Jaurlaritzak txertoa hartzeko eta maskara erabiltzeko aholkatu die berriro herritarrei Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. "Txertoa jartzea eta maskara erabiltzea dira, gaur egungo testuinguruan, gripearen aurkako prebentzio-tresna egokienak", azpimarratu du.
Datuei begiratuta, iaz garai honetan baino lau aldiz kasu gehiago erregistratu ditu Osakidetzak. Ospitaleratzeen kopurua, berriz, bost aldiz handiago da. Azken aste honetan, 438,87 gripe kasu atzeman dira 100.000 biztanleko, aurreko astean baino 81 gehiago. 2024ko abenduko bigarren astean intzidentzia 160,24koa zen 100.000 biztanleko.
Gaur zabaldu ditu datuok Jaurlaritzak, eta ohartarazi du Gabonetako astean jo dezakeela goia epidemiak, goranzko joerari eutsiz gero.
Kasu gehien, Bizkaian
Lurraldeka, intzidentziak handiagoa izaten jarraitzen du Bizkaian, 506,44 kasurekin, baina Araban ere nabarmen igo da, 445,99 kasurekin: Azken lurralde horretan, joan den asteko intzidentzia 322,27koa zen 100.000 biztanleko. Gipuzkoan, berriz, 330ekoa da.
Kanpaina hasi zenetik, Osakidetzako ospitale-sarean 9.894 kasu artatu dira, eta, orain arte, 1.086 ospitaleratze izan dira; horietatik 37, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU). Kopuru hori iaz erregistratutakoa halako bost da.
Ospitaleetako oheen % 75,73 daude beteta une honetan. Duela bi asteko egoerarekin alderatuta, tasa % 4,27 igo da.
Nafarroa
Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2025-2026 aldirako Neguko Kontingentzia Plana aktibatu du. Plan horren arabera, zerbitzu kritikoetan langileak indartuko dira (batez ere Larrialdietan eta Pediatrian), eta ospitaleetan oheak gehituko dira. Horrez gain, maskara erabiltzea gomendatu die arnas sintomak dituzten pertsona guztiei.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak argitaratu duen Zaintza Epidemiologikoaren azken buletinean jakinarazten den bezala, arnas birusen intzidentziak goranzko joera du, eta gripe denboraldia aste batzuk aurreratu da 2023arekin eta 2024arekin alderatuta.
Gripearen intzidentzia, Europan
Maskara derrigorrezkoa da Katalunian, ospitaleetan, osasun zentroetan eta egoitzetan sartzeko, azken 15 urteetako gripe kasu gehien hautematen ari direlako eta kasuek gora egiten jarraitzen dutelako. Madrilen ere, maskara jartzea derrigorrezkoa da, intzidentzia azken hiru urteetako handiena da eta.
Gripea Europa hegoaldeko herrialdeak astintzen ari da bereziki: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia. Adibidez, Ingalaterran pandemia garaiko neurriak itzuli dira, hezkuntza zentroetan batzarrak eta talde bilerak murriztu, aurrez aurreko jarduera batzuk bertan behera utzi eta gel hidroalkoholikoa erabiltzen dabiltza.
Txertaketa
Oraingoz, EAEko biztanleen laurdenak jarri dute txertoa, eta 60 urtetik gorakoen artean txertoa jarri dutenen kopurua % 55,8koa da.
Orotara, gripearen aurkako 569.999 txerto jarri dituzte Osakidetzako zentroetan, eta covidaren kontra, 295.681.
Zaharren egoitzetako erabiltzaileei dagokienez, berriz, hamarretik bik baino gehiagok hartu dute txertoa. Haurren kasuan (5 urtetik beherakoak), % 40,6ri jarri zaie gripearen kontrako txertoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.