Gizon batek sexu-erasoa egin dio adingabe bati, kontaktu-aplikazio baten bidez hitzordua lortu ostean, Aian
Ertzaintzak goizaldean atxilotu du 25 urteko gizona, eta polizia-bulegoetara eraman dute.
Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Aian (Gipuzkoa), Donostian harekin harremanetan jarri den adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Erasotzailea aplikazio baten bidez jarri zen harremanetan neskarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturri berak zehaztu duenez, erasoa asteazken arratsaldean jazo zen. Gizonak adingabearekin hitzordua egin zuen, Donostian. Handik, ibilgailu batean, atxilotuaren etxebizitzara joan ziren, Aiara, eta biktimak salatu zuen han sexu-erasoa egin ziola.
Ertzaintzak goizaldean atxilotu du ustezko erasotzailea, eta ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku uzteko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Adamuzen istripua izan zuen Iryoko treneko makinistak "krokadura" baten berri eman eta zirkulazioa gelditzeko eskatu zuen
"Krokadura bat izan dut Adamuz parean", ohartarazi zuen 6189 izeneko konboiaren gidariak. Kontrol-zentrotik erantzun zioten: "A, ikusten zaitut. Ados".
Lore Bilbao: "Egunean 2.000 pertsona inguru ez dira joaten Lehen Arretan duten hitzordura"
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak azaldu duenez, urtean 500.000 hitzordu inguru alferrik galtzen dira.
Bizkaitarrak pozik daude oro har euren bizi-egoerarekin, baina jakitun dira oraingo eta etorkizuneko arazoez
Etxebizitza, enplegua segurtasuna eta osasuna dira bizkaitarrentzat arazo nagusiena gaur egun, bai eta epe-ertainean ere, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako azken soziometroak agerian utzi duenez.
Semaf makinisten sindikatuak greba deitu du sektorean izandako istripuen ostean
Semafek aurreratu du erantzukizun penala eskatuko diela trenbide-azpiegituraren segurtasuna bermatzearen arduradunei, eta galdegin dute ez dadila Kataluniako zerbitzua zirkulaziorako ireki segurtasun-berme nahikorik gabe.
Albiste izango dira: Iryo trenaren kutxa beltzen audioak, abisu horia haizeagatik eta Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Banderaren jaitsierak amaiera eman dio 24 orduko jaiari Donostian
Banderaren jaitsiera izan da Gipuzkoako hiriburuko egun handiaren azken ekitaldia, 24 orduz hiria danbor eta upel hotsez bete ondoren. Jon Insausti alkateak jaitsi du bandera.
Makinista bat hil da, tren istripuz, Bartzelonako Gelida herrian
Gainera, 37 pertsona zauritu dira, horietako bost larri. Euste-horma bat trenbidearen gainera erori da Rodaliesetako R4 linean, eta han zebilen tren batek horren kontra talka egin du. Rodalieseko trenen zirkulazioa etenda dago Katalunia osoan.
67 urteko gizon bat hil da Zornotzan, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
Larrabetzuko Horma Ondo jatetxeko Mikel Bustinza sukaldari ezaguna da hildakoa. Aparkatuta zegoen kamioi baten azpira sartu da autoarekin.
Xabier Anduagak hunkituta jaso du 2026ko Urrezko Danborra
Xabier Anduaga tenor donostiarrak Jon Insausti Donostiako alkatearen eskutik jaso du 2026ko Urrezko Danborra, gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ekitaldian. Bertan, Anduaga "donostiarren erreferente diren gazteen ispilu" gisa deskribatu du alkateak.
Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea
Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu.