Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.
EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu administrazio orokorrean eta atxikitako erakundeetan hizkuntza-eskakizunen gainean Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako hainbat irizpide. Besteak beste, herritarrekin harremanetan lehenengo hitza euskaraz egitea eta langileek dokumentuak gaztelaniara ez itzultzeko beharra. Epaitegiak partzialki onartu du Comisiones Obreras sindikatuak aurkeztutako helegitea.
Auzitegiak argudiatu du hizkuntza ofizial batek ezin duela bestearen gainetik lehentasunik izan. Bertan behera utzi dituen puntuen artean daude kontratu publikoak lortzen dituzten enpresei administrazioko hizkuntza-eskakizunak exijitzea, langileek herritarrei lehen hitza euskaraz egitea eta proiektuak eta ikerlanak euskaraz egitea, besteak beste.
Erreakzioak
Erabakiaren berri izan orduko, bata bestearen atzetik ari dira iristen erreakzioak. Euskalgintzaren Kontseiluaren iritzian, euskararen aurkako erasoaldiko "azken kolpea" da, eta LAB sindikatuaren ustez, berriz, beste behin agerian geratu da epaileek "euskararen aurkako hizkuntza politika" egiten dutela.
Bide beretik, EH Bilduk esan du epaia "euskararen eta geure erakundeen kontrako beste eraso bat" izateaz gain, "jauzi handi bat" dela "erasoaldiaren eskalan". Koalizio independentistaren iritziz, "une honetan, euskararen auzia oinarrizko auzi demokratiko bihurtu da, eta demokrazian sinesten dugun guztiok interpelatzen gaitu".
Hori horrela, euskararen normalizazioan aurrera egin ahal izateko, "segurtasun juridikoa eta geure arkitektura juridiko-instituzionala sendotasunez blindatzea inoiz baino garrantzitsuagoa" dela iritzi dio EH Bilduk.
Kontrara, Jaurlaritzak azpikontratatutako enpresei langile publikoen "hizkuntza-baldintza berak" eskatzea baliogabetu izana ontzat jo du CC.OO. sindikatuak, "kaleratze ugari" saihestuko duelakoan.
"Arrazoizkoa da azpikontratatutako enpresetako langileei betekizun berberak ez ezartzea, ez dutelako langile publikoen liberazio-sistema", argudiatu du sindikatuak ohar batean, eta gaineratu du langile horiek ez dutela dirulaguntzarik jasotzen euskara ikas dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
N-634 errepidea itxita dago Galdakao parean, bi noranzkoetan, auto baten eta kamioi baten arteko istripua tarteko
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aipatutako "gertakari larria" goizaldean jazo zen. Lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.