Gasteizko Udalak 200 euroko isunak jarriko ditu astelehenetik aurrera, Emisio Gutxiko Eremuan urraketak eginez gero
Informazio epean, Udalak bi mila ohartarazpen-gutun baino gehiago bidali dizkie arau-hausleei, zigortu beharrean pedagogia egiteko, eta horrek balio izan du pertsona askok beren egoera erregularizatzeko, salbuespenak eskatuz.
Gasteizko Udalak 200 euroko isuna jarriko die bihartik aurrera emisio gutxiko eremuan arau-hausteak egiten dituzten gidariei. Eremu horrek hiru hilabete daramatza indarrean, baina arau-hausleak ohartarazi besterik ez dituzte egin orain arte.
Arabako hiriburuko emisio gutxiko eremua irailaren 15ean ezarri zuten, eta gorabehera handirik gabe hasi da, herritarrek kontuan hartu baitute, Beatriz Artolazabal Espazio Publiko eta Auzoetako zinegotziaren arabera.
Informazio epean, Udalak bi mila ohartarazpen-gutun baino gehiago bidali dizkie arau-hausleei.
Isunaren zenbatekoa Trafiko Legeak zehazten du, eta, kasu honetan, 200 eurokoa izango da.
Azken hilabeteetan, egunean 50-80 ibilgailuk urratu dute Legea; hau da, eremu horretara sartu diren ibilgailuen % 1,3 eta % 1,6 artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortzen ari dira Errenteriarako noranzkoan.
Bizkaiko lau ikastetxe publiko itxiko dituzte datorren ikasturtean, ikasle faltagatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek, Begoña Pedrosa sailburua buru zutela, prozesuon inguruko arrazoiak eta xehetasunak eman dituzte, eta, baieztatu duenez, “ez dira antolaketa-doiketak”, baizik eta “adostutako integrazioak”, zenbait kasutan “mailakatuak” izango direnak, ikasleen beharrei “ahalik eta ondoen” erantzuteko.
Kalera irten daitezke haizeak aldamio bat mugitu eta etxetik irten ezinik egon diren Barakaldoko bizilagunak
Asteazken eguerditik Landaburu kaleko sei ataritako bizilagunak beren etxeetan konfinatuta egon dira, haizeak fatxadan dagoen aldamio bat mugitu zuelako.
Fiskaltzak kontrol eta prebentzio neurriak ezartzera behartu ditu Bernedoko udalekuen antolatzaileak
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak uda honetan Araban eta Nafarroan egin nahi dituen udalekuei buruzko informazioa zabaldu du, Arabako Foru Aldundiak eginbide judizialak eta zehapen-espedientea irekita duen arren.
Loiuko Udalak Hariztondo Txiline eremuan 400 etxebizitza eraikitzeko baimen guztiak lortu ditu
Udalak, azken unean, eta Bilboko Aireportuak plan zuzentzaile berria onartu aurretik, lortu du aireportuak kudeatzen dituzten hiru erakundeen (Aena, Aesa, Enaire), Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia.
Julio Iglesiasek bi langileek bidalitako WhatsAppeko mezuak zabaldu ditu, akusazioak "erabat faltsuak direla agerian uzteko"
Abeslari espainiarrak WhatsAppeko elkarrizketen pantaila-argazkiak argitaratu ditu Instagrameko bere profilean, sexu-erasoa leporatuta salaketa jarri dioten langileek bidali omen zizkioten mezuak erakusteko. Iglesiasen arabera, mezu horiek "salaketek koherentziarik ez dutela agerian uzten dute".
Donostiako itsas pasealekuak itxiko dituzte, olatu denboralearen ondorioz
N-634 errepidea itxita dago, bi noranzkoetan, Getaria parean (Gipuzkoa), asteazken honetako 18:25etik, olatuek talka egiteko arriskuagatik.
"Bilbo koloretsua" izan da inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea
Bilboko Udalak jakitera eman du jada 2026ko Aratusteak iragarriko dituen kartela Bilbo koloretsua izenpean. Miguel Perera Gomez da kartelaren diseinatzailea eta lehiaketako irabazlea. Hautatutako kartela jaietako irudi ofiziala izango da eta otsailaren 12tik 17ra ospatuko diren Bilboko Aratusteetan.
Elebitasuna dislexiaren aurrean babes-hesia izan ote daitekeen ikertzen ari da BCBL
Horretarako, senide dislexikoak dituzten eta Haur Hezkuntzako azken urtean dauden haur elebidunen (euskara-gaztelera) bila dabiltza. 'Bibalance' proiektua "paradoxa" horri buruz zerbait argitzeko erronkarekin sortu da, eta ikerketak 5 urte iraungo du.
Barakaldoko bost ataritako bizilagunak konfinatu dituzte, haizeak aldamio bat mugitu duelako
Gainera, zuhaitz bat erori da Campo Volantin pasealekuan, Bilbon, ufada zakarren ondorioz, eta haizeak eraikin bateko hesiaren zati bat apurtu du.