TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EITB Maratoia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoia: 2025ko EITB Maratoiak egun handia biziko du gaur: 14 orduko etenik gabeko dantza-maratoia egingo baitu lau hiriburutan. Urtero bezala, egun berezia izango da, eta bertan bildutakoa zahartze osasuntsua ikertzera bideratuko da. Asko dira ekarpenak egiteko moduak

- Talgo: Pradales lehendakariak Talgoren instalazioak bisitatuko ditu, Administrazio Kontseilu berriak trenen fabrikatzailearen egoitza sozial eta fiskala Gasteizera itzultzea erabaki ondoren. Administrazio kontseilu berrian bi kontseilari berri sartu dira, Sidenorreko presidente Jose Antonio Jainaga eta Maite Echarri Euskal Partzuergoaren ordezkari gisa.

EAErako aurreikuspen ekonomikoak: Confebaskek eta Laboral Kutxak 2026rako aurreikuspen ekonomikoak aurkeztuko dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X