DEUSTOBAROMETROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau gaztetik batek frankismoari buruzko pertzepzio positiboa du

Egonkortasun ekonomikoa eta gizarte-ongizatea ekarri zituela iritzi diote, azken Deustobarometro Sozialaren arabera. Etxebizitza eskuratzea da euskal gizartearen arazo Nagusia.

Artxiboko irudia.

Z belaunaldiko lau gaztetik batek frankismoari buruzko pertzepzio positiboa du, azken Deustobarometro Sozialak ohartarazi duenez; egonkortasun ekonomikoa eta gizarte-ongizatea ekarri zituela iritzita, txostenak azpimarratu du datu hori bereziki garrantzitsua dela memoria demokratikoari buruzko eztabaidaren testuinguruan.

Etxebizitza eskuratzea da, oraindik ere, EAEko herritarren kezka nagusia. Hala erakusten du ikerketak, arazo hori nabarmenena dela (% 50), azken urtean goranzko joera argia izan baitu. Herritarrek, gainera, etxebizitza-politika publikoei nota eskasa ematen diete, 10etik 3,8ko batez beste. 

Etxebizitzarekin batera, erosketa-saskiaren prezioa bigarren kezka da inkestatuen artean (inkestatutako pertsonen % 40k aipatu du). Aldiz, osasunarekiko kezkak behera egiten jarraitzen du (% 33), eta Osakidetzaren balorazioaren (5,4) eta osasun-sistema publikoarekiko konfiantzaren (6,1) errekuperazioa sendotu da.

Halaber, azken sei hilabeteetan segurtasunarekiko eta migrazioarekiko kezkak behera egin duela egiaztatzen du azterlanak. Herritarrek segurtasun-politikak onartzen dituzte (5) eta Ertzaintzarekiko konfiantza handitzen dute (5,5). Herritarren erdiak baino gehiagok uste du, gainera, polizia autonomikoa modu egokian ari dela lan egiten ordena publikoa babesteko eta ultraeskuinarekin lotutako istiluetan adierazpen-askatasuna bermatzeko.

Demografiari dagokionez, Deustobarometroak adierazten du jaiotza-tasa txikia batez ere lan-kontziliazioko arazoekin eta gazteen soldata baxuekin lotzen dela, etxebizitzaren prezioaz gain. Gizartean adostasun handia dago ( % 70) jaiotza-tasa eta hazkuntza bultzatzeko laguntza publikoak handitzearen alde, eta % 69k uste du gizarte-presioak gurasoei baino inplikazio handiagoa eskatzen diela.

Adimen artifizialak ere leku nabarmena du azterketan. Herritarren erdiek baino gehiagok IAko tresnak erabiltzen dituzten arren, kezka eta mesfidantza nagusitzen da. Gehienek ez lukete Adimen Artifizialean konfiantzarik izango erabaki kritikoak kudeatzeko, eta erabilera zorrotz arautzea eskatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X