TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-1 errepidea itxita egongo da hainbat egunez Iruraiz-Gaunan, Irungo noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren

Suteak kalteak eragin zituen asfaltoan, eta konpondu egin behar dute. Trafikoa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.

Iruraiz-Gaunan (Araba) su hartu duen kamioia. Argazkia: EITB

Larunbat honetan A-1 errepidean, Iruraiz-Gaunan (Araba), kamioi batek su hartu ostean, errepidea erabat itxita egongo da hainbat egunez Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, suteak kalte egin zion asfaltoari, eta konpondu egin beharko dute trafikoari berriro ireki aurretik.

Konponketa lanek "egun batzuk" iraungo dutenez, Irunerako zirkulazioa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X