Lau bosgarren sarik (23112, 60649, 77715 eta 41716) 400.000 eurotik gora utzi dituzte Euskal Herrian
Lehenak, 23112ak, 180.000 euro banatu ditu Usurbilgo Urbil merkataritza-gunean eta Bilbon. 60649aren serie bat Gasteizen, Leclerc saltokian, jausi da, eta 41716ren beste bat, Donostian . 77715 zenbakia oso banatua egon da eta Iruñean, Bilbon eta Leioan jausi da.
Gasteizen, Leclerc supermerkatuko administrazioan, 60.000 euro banatu dituen loteria saltzailea. Argazkia: EITB
Gabonetako Loteriaren bosgarren sariek dirutza utzi dute aurten Hego Euskal Herrian. Zortzi sarietako lau egokitu dira gurean, eta 400.000 euro baino gehiago banatu dituzte Bilbon, Usurbilen (Gipuzkoa), Gasteizen, Donostian, Iruñean, eta Leioan (Bizkaia).
Lehen biak, 23112a eta 60649a, segidan kantatu dituzte San Ildefonsoko haurrek, sei minutuko aldearekin.
Ateratzen aurrenekoa izan da 23112a, eta 10:34an irten da. Bilbon bi serie saldu dituzte (120.000 euro) eta serie bat (60.000 euro) Usurbilen. Guztira, 180.000 euro saritan.
Bizkaiko hiriburuan, Azcarreta loteria administrazioan (Areatza 1), bi serie saldu dituzte.
Beste serie bat, Usurbilgo (Gipuzkoa) Urbil merkataritza-gunean erori da. Bertako loteria saltzaileak azaldu duenez, "genuen guztia saldu dugu, oso banatuta egon da".
Bigarren bosgarren saria ere, 60649a, Euskal Herrian tokatu da, Gasteizen, hain justu. Leclerc supermerkatuan serie bat (60.000 euro) zuten esleituta.
Hirugarren bosgarren saria handik gutxira heldu da: 77715. Oso partituta egon da, eta bi serie, 120.000 euro, saldu dituzte Iruñean, beste bi dezimo Donostian, eta dezimo bana Leioan (Bizkaia) eta Iruñean.
Berandu (13:25ean abestu dute), baina seigarren bosgarren sariak, 41716 zenbakiak, zori ona ekarri du berriro gurera. Donostian zenbaki horren serie oso bat saldu dute, guztira, 60.000 euro.
Gainerako bosgarren sariak, Espainiara
11:46an atera da laugarren bosgarren saria: 25412a. Honek ez du euro bakar ere utzi Euskal Herrian. Handik minutu batera kantatu dute bosgarrena ere: 61366. Honetan ere, ez dugu zortea alde izan, eta Espainiako Estatuan banatu dute.
Seigarren bosgarren saria, 94273a, Huescara joan da oso-osorik.
Azkenengo bosgarren saria, 18669 zenbakiari egokitu zaiona, Alcoyn (Alacant) erori da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.