2026ko txertaketa egutegia eguneratu du Osasun Sailak, helduentzat arnas birus sintzitialaren aurkako txertoa sartuz
34,5 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertoetara 2026an, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearen gomendioak aintzat hartu, eta txerto berriak sartuz heldu zein haurren egutegietan, herritarren immunitatea indartzen jarraitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aldaketa batzuk egin ditu 2026rako Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegian, bai helduen txertoetan, bai haurren txertoetan. "Bizitza osoan zeharreko txertaketen egutegia etengabe berrikusten ari da, azken ebidentzia zientifikoen arabera eta erakunde teknikoen gomendioen arabera eguneratze aldera", azaldu du Jaurlaritzak. Horregatik, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearen gomendioak aintzat hartuta, txerto berriak sartuko dira egutegietan, inbertsioa % 5 handituz, eta 29,5 milioi euro bideratuz horretara. Aparte, beste 5 milioi euro bideratuko dira gripearen kontrako txertoak erostera.
Irizpide eguneraketa honen berri eman zaie jada Osakidetzako, osasun-elkargo profesionaletako eta Euskadiko osasun-zentro pribatuen sareko profesionalei.
HELDUEN TXERTAKETA
2026rako helduen txertaketa-egutegiaren berritasun nagusia arnas birus sintzitialaren aurkako txertoa jartzea da, honako arrisku-talde hauetarako:
- Birika-transplantea egin zaien pertsonak, transplantea egin zenetik igarotako denbora edozein izanik ere.
- Azken bi urteetan zelula ama hematopoietikoen (TPH) edo CAR-Ten transplantea jaso duten pertsonak, tratamendutik edo transplantetik 6 hilabetera.
Zoster herpesaren aurkako txertaketa ere gomendatzen da osasun-baldintzengatik gaixotasuna garatzeko arrisku handiena duten taldeentzat. 65, 66 eta 75 urteko pertsonei txertaketa oportunista egitea gomendatzen da (pazientearen edozein kontsulta baliatuta). Era berean, aurretik hasi duten eta oraindik bigarren txertoa hartzeke duten pertsonen txertaketa-jarraibideak bi dosirekin osatzea ere gomendatzen da.
Azkenik, pneumokokoaren aurkako txertaketa oportunista gomendatzen da 65 urte edo gehiagoko helduentzat, VCN20ren bidez —hogei bat serotipo desberdin biltzen ditu—.
HAURREN TXERTAKETA-EGUTEGIA
Haurren egutegian bi eguneratze sartu dira 2026an:
Batetik, 16 urterekin jartzen den tetanos-difteriaren aurkako txertoaren ordez, kukutxeztula ere barne hartzen duen txerto konbinatua (tetanos-difteria-kukutxeztula) jarriko da, eta, hartara, kukutxeztularen aurkako errefortzua handituko da, 2024an ikusitako gorakadaren ondoren.
Era berean, C meningokokoaren aurkako txertoaren ordez, A, C, W-135 eta Y meningokokoaren aurkakoa txerto zabalagoa, tetrabalentea, jarriko da, 4 eta 12 hilabeteko adinari dagozkion dosietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.