GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, Lezon, kamioi batekin aurrez aurre talka eginda

Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, larrialdi-zerbitzuak lanean aritu direnean eta errepidea garbitzeko lanek iraun duten bitartean. 17:45ak aldera zabaldu dute, eta egoera ohikora itzuli da.

Auto-gidari bat hil da Lezon izandako istripu batean. Argazkia: EITB.

Auto baten gidaria hil da astelehen honetan GI-636 errepidean, Lezo parean (Gipuzkoa), kamioi batekin aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 14:00ak aldera jazo da, eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute. Autoaren gidaria kolpearen ondorioz hil da, eta kamioiaren gidaria ebakuatu egin dute.

Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan larrialdi-zerbitzuak lanean aritu diren bitartean eta, ondoren, errepidea garbitu bitartean. Ondorioz, auto-pilaketak sortu dira, bi noranzkoetan.

17:45ak aldera zabaldu dute errepidea eta trafikoa ohikora itzultzen hasi da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X