TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizerako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz

Ibilgailu bat galtzadatik irten da eta kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude; pertsona bat zauritu da. Bestalde, N-634 autobideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuaren ondorioz.

N-1 errepidean kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude, Tolosa parean, Gasteizerako noranzkoan, ibilgailu bat errepidetik atera delako, trafiko-zerbitzuek jakinarazi dutenez. Pertsona bat zauritu da, eta Tolosako ospitalera eraman dute.

Era berean, N-634 errepideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuagatik. Zarautz eta Getaria arteko oinezkoentzako pasealekuari ere eragiten neurriak.

Agintariek adierazi dutenez, tarte horiek itxita egongo dira eguraldiak hobera egin arte. Bide-sarearen egoerari buruzko informazio eguneratua kontsultatzeko, 011 zenbakira deitzea gomendatzen da.

Mendateetako egoera, hemen:

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X