Barakaldoko 54 urteko emakumearen heriotza hilketa matxista izan dela baieztatu dute
27 urteko gizon bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa. Agintariek hilketa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu dute gaurko: 12:00etan, Barakaldoko Herriko Plazan. Argitan talde feministak, bestalde, beste bilkura bat deitu du: 19:00etan, Bide Onera plazan.
Atzo Barakaldon hilda topatu zuten 54 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima izan dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak.
EAEko erakundeek, Jaurlaritzak berak eta Barakaldoko Udalak, hilketa matxista gaitzetsi dute eta hura salatzeko elkarretaratzea deitu dute. 12:00etarako deitu dute, Barakaldoko Herriko Plazan.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gobernu bileraren osteko agerraldian baieztatu du albistea. "Indarkeria matxistaren beste biktima bat daukagu", deitoratu du.
Bestalde, Argitan talde feministak beste bilkura bat deitu du gaurko. Kasu horretan, 19:00etan egingo dute, Bide Onera plazan. Ezkerraldeko Itaiak ere bat egin du deialdiarekin.
Itaiak elkarretaratzeak egingo ditu:gaur 19:00etan Lizarran, 19:30ean Legazpin eta 20:00etan Gernikan; eta asteazkenean, 13:00etan, Beasainen.
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen bart, Getxon, hiltzailea delakoan. Gizonezkoa eraildako emakumearen etxera eraman dute agenteek gaur arratsaldean, bertan gertakariak berregiteko.
Autopsiak baieztatu egin du heriotza bortitza izan zela. Gainera EITBk jakin du emakumea ito egin zutela, eta ustezko hitzailearekin laneko harremana zuela.
Poliziak ikertzen jarraitzen du, zer gertatu zen argitzeko.
Barakaldoko Udala, herri akusazio
Barakaldoko Udalak Erasoen kontrako Mahaiaren bilera deitu eta kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa abiatu du. Hala, bilkura deitzeaz gain, xingola beltza eta puntu morea paratu dituzte udaletxeko balkoian.
Horrez gain, Udalak jakinarazi du auzian pertsonatuko dela, herri akusazio gisa.
Hildako emakumearen senitarteko, lagun eta gertukoei doluminak eta babesa agertu dizkio Udalak, eta baliabideak eskaini.
Bestalde, Barakaldoko Udalaren Bozeramaile Batzordeak adierazpen instituzionala izenpetu du, eta hilketa "irmo" gaitzetsi.
Emakundek ere bat egin du gaitzespenarekin, eta herritarrei bilkuran parte hartzeko deia egin die.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.