IKERKETAPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon hilda agertu den emakumearen kasuarekin zerikusia duelakoan

Emakumea bere etxean hilda aurkitu dute senideek, "indarkeria zantzuekin". Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta autopsiak zehaztuko ditu heriotzaren arrazoiak.

Homicido Barakaldo EFE

Ertzainak hilketa gertatu den etxeko atarian. Argazkia: EFE

Gizon bat atxilotu dute gaur goizean Barakaldon hilda agertu den emakumearen kasuarekin zerikusia duelakoan, Ertzaintzak igandeko azken orduan jakitera eman duenez.

Ez da gizonaren daturik zabaldu, ezta emakumearekin zein harreman mota zuen ere.

Ertzaintzak gaur goizean abiatu du ikerketa Barakaldoko etxebizitza batean emakume baten gorpua aurkitu ondoren.

EITBk baieztatu ahal izan duenez, "giza hilketarekin bateragarriak diren indarkeria-zantzuak" zituen gorpuak.

11:30 aldera, emakumearen senideek Ertzaintzari deitu diote esanez konorterik gabe aurkitu dutela bere etxean, eta, antza, hilik zegoela.

Sestaoko ertzain-etxeko agenteak eta mediku bat bertaratu dira, eta hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Segizio judizial bat osatu eta ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta autopsiak zehaztuko ditu heriotzaren arrazoiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X