Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, atzetik jarraitu diotelako ibilgailuekin. Gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea egin du gaur, "Eraso matxistei aurre egin!" lelopean.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, Azkoitian kalean zihoan emakume bati eraso egin ostean. Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, atzetik jarraitu diotelako ibilgailuekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Asteazken honetako gaueko hamaikak baino minutu batzuk lehenago, biktima, 49 urteko emakume bat, GI-631 errepidearen ondoan zihoan oinez, Azkoitia parean. Erasotzailea bizikletan zihoan eta buru-berokia zeraman: biktimaren ondoan gelditu da, eta lurrera bota du, sexu-erasoa egiteko asmoz.
Biktimak oihu egin eta laguntza eskatu ahal izan du, eta berehala bertaratu dira handik gertu zeuden hainbat pertsona. Erasotzaileak bizikletan ihes egin du, eta bi lekuko atzetik joan zaizkio ibilgailu partikularretan, Loiolako Basilikatik gertu harrapatu arte. Ertzaintza iritsi arte atxiki dute, eta atxilotu egin dute, sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita.
Atxilotua, 60 urtekoa, ertzain-etxera eraman dute, eta han egongo da epailearen esku utzi arte. Biktima, berriz, ospitale batera eraman dute, zituen lesioak artatzeko.
Bestalde, gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur, 19:30ean, Azkoitiko plazan. “Eraso matxistei aurre egin” lemapean egingo den mobilizazioaren bidez, eraso matxistak gaitzetsi eta indarkeria horren aurrean erantzun kolektiboa antolatzera deitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.