Abiadura-muga orduko 50 kilometrotan baino gehiagotan gainditzea delitua da gaurtik Ipar Euskal Herrian
Orain arte, Frantzia osoan abiadura-muga hori gaindituz gero, 1.500 eurorainoko isuna jaso zezakeen gidariak, eta gidabaimeneko sei puntu galdu. Aurretik gisa horretarako arau-hausteren bat aurretik eginda bazuen soilik bihurtzen zen delitu.
Abiadura-muga orduko 50 kilometrotan baino gehiagotan gainditzea delitua da astelehen honetatik Ipar Euskal Herrian, eta kartzela zigorra ere ekar lezake; izan ere, Frantziako Gobernuak arau-hauste hori delitu bihurtzea erabaki du. Orain arte, soilik araua bigarren aldiz hausten zenean bihurtzen zen delitu.
Aurrerantzean, ordea, pasa den astean Frantziako Egunkari Ofizialean argitaratutako xedapenak aurreikusten du arau-hausleei hiru hilabete arteko kartzela-zigorra eta 3.750 eurorainoko isuna ezarri ahal izango zaiela. Gainera, aurrekari gisa erregistratuta geratuko da.
Orain arte, abiadura-mugak orduko 50 kilometrotan baino gehiagotan gainditzeak 1.500 eurorainoko isunak zekartzan Frantzian, baita gidabaimeneko sei puntu galtzea ere. Eta delitu bihurtzen zen aurretik arau-hauste bera eginez gero.
Baina, Bide Segurtasunerako Ministerioarteko Ordezkaritzaren arabera, zehapen-mekanismo hori ez zegoen ondo egokituta, gertakarien larritasuna eta istripu kopuruaren gorakada kontuan hartuta, eta horregatik erabaki da gogortzea.
Bide Segurtasunak emandako azken datuen arabera, 2024an, abiadura-muga orduko 50 kilometrotan baino gehiagotan gainditu zuten 63.217 kasu izan ziren Frantzian, hau da, 2017arekin alderatuta % 69 gehiago, eta 3.190 hildako eragin zituen herrialdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon