Bilbok etiketarik gabeko ibilgailuentzako epea itxiko du gaur Emisio Gutxiko Eremuan
Abenduaren 31tik aurrera, A ingurumen mailako auto gehienak ezin izango dira herriko erdigunera sartu, salbuespen zehatzak izan ezik. Beraz, zer ibilgailuk jarraitu ahal izango dute EGEn sartzen?
Bilbo, Emisio Gutxiko Eremua (EGE). Irudia: EiTB Media.
Asteazken honetan, abenduaren 31n, amaituko dira Bilbon A ingurumen-kategoriako edo etiketarik gabeko ibilgailuak Emisio Gutxiko Eremura (EGE) sartzea ahalbidetzen zuten epe luzapen gehienak.
Horrenbestez, ibilgailu horiek ezin izango dira ja EGEn sartu, zirkulatu edo aparkatu, udal-ordenantzan salbuespen gisa jasotako kasuetan izan ezik.
Zer ibilgailuk jarraitu ahal izango dute EGEn sartzen?
Honako kasu hauetan sartu ahal izango dira, nahiz eta ingurumen-bereizgarririk ez izan edo B etiketa izan:
- EGEn erroldatutako pertsonen ibilgailuak; betiere, 2024ko ekainaren 15a aurretik erroldatutakoenak
- Mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuak
- Ibilgailu historikoak
- 50 cc-tik beherako eta 45 km/h-ko gehieneko abiadura duten ziklomotorrak.
- Larrialdietako eta funtsezko zerbitzuetako ibilgailuak
Gainera, honako hauek 2030 urtera arteko epe luzapena izango dute eta, beraz, askatasunez zirkulatu ahal izango dute:
- EGEn garaje-plaza duten pertsonen A eta B ibilgailuak
- 1955ean edo lehenago jaiotako DAR bereizgarria duten egoiliarrak
- Inbertsio gehigarria duten ibilgailuak
- Aparteko jarduera edo gertaerei lotutako ibilgailuak
- Pertsonak kontsulta edo tratamendu medikoetara eramaten dituzten ibilgailuak
Horrekin batera, Udalak gogorarazi du joan den ekainaren 16tik ezin dutela erdigunetik zirkulatu B etiketa duten ibilgailuek, EGEren logoarekin seinaleztatutako txandakako aparkalekuetan aparkatzeko edo salbuespenen bati heltzeko izan ezik. Aldiz, 0, Eco eta C bereizgarria duten ibilgailuek ez dute murrizketarik.
2024ko ekainaren 15ean jarri zen indarrean Bilboko Emisio Gutxiko Eremua, eta pixkanaka ezartzen ari da. Horrela, 2030era arteko epe luzapenekin, Udalak herritarren egokitzapena erraztea du helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.