Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita

Emakumeak ustezko erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Gizona epailearen esku geratzeko zain dago, ertzain-etxean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea leporatzen diote.

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita. Ustezko erasotzailea ertzain-etxean dago, epailearen aurrean agertzeko zain.

Sexu-erasoaren biktima, emakumezkoa, laguntza eske irten da bere etxetik, 09:00etan. Antza, bikotekide ohia atarian zegoen ezkutatuta, haren zain, eta etxebizitzara sartzera behartu du, labanaz mehatxatu eta sexu-erasoa egin dio, eta hainbat lesio ere eragin dizkio.

Emakumeak etxetik irtetea lortu duenean, herritar batek Ertzaintzari ohartarazi dio.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea atxilotu dute, Bilboko erdiguneko kale batean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea egozten diote.

Biktima lekuan bertan artatu eta ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X