Amaitu dira auto-ilarak A-8an Arrigorriagan, istripu batek goiza konplikatu ostean
Istripua izan da A-8an Arrigorriaga parean eta 7 kilometroko ilarak izan dira. Txorierrin ere istripua izan da Lezama parean eta bi errei itxi behar izan dituzte BIlborantz, eta auto-ilarak sortu diren arren, dagoeneko bere onera itzul da egoera hor ere.
Arrigorriagan goizean A-8an izan den istripuaren ostean sortutako autoi-ilarak amaitu dira dagoeneko eta egoera bere onera itzuli da puntu horretan, ez hala Lezaman, Txorierrin, bertan ordainik ilarak baitaude Errontegi aldera.
07:20 inguruan A-8an Arrigorriaga parean eta Donostiarantz istripu bat gertatu da eta errei bat itxi behar izan dute istripua izan duen autoa traba egiten ari zelako. Ondorioz 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
08:00ak pasa zirenean lortu dute autoa kendu eta eskuineko erreia zabaltzea baina trafiko astuna tarteko, auto-ilarak izan dira 09:00ak ingurura arte.
Bigarren istripu bat ere izan da, kasu honetan, Txorierrin, BI-30 errepidean Lezama parean eta Bilborantz. Bi errei moztu behar izan dituzte eta bi kilometro inguruko dira auto-ilarak sortu dira, baina dagoeneko egoera bere onera itzuli da hor ere.