Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-8an Bilbon Irunerantz, goizean izan den istripu baten ondorioz

Istripua izan da AP-8an Arrigorriaga parean eta 7 kilometroko ilarak izan dira. Bidea zabalik da berriz, eta espero da pixkanaka ilarak desegiten joatea. Txorierrin ere istripua izan da Lezama parean eta bi errei itxi behar izan dituzte BIlborantz.

AP-8

Errepideetako egoera konplikatua da ostiral goiz honetan Bizkaian, bi istripuren eraginez auto ilarak sortu baitira bi puntutan, 

Batetik, 07:20 inguruan A-8an Arrigorriaga parean eta Donostiarantz istripu bat gertatu da eta errei bat itxi behar izan dute istripua izan duen autoa traba egiten ari zelako. Ondorioz 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira. 

08:00ak pasa zirenean lortu dute autoa kendu eta eskuineko erreia zabaltzea baina trafiko astuna tarteko, oraindik ere auto-ilara luzeak ziren 08:30ean, 5 klometro ingurukoak. 

Bigarren istripu bat ere izan da, kasu honetan, Txorierrin, BI-30 errepidean Lezama parean eta Bilborantz. Bi errei moztu behar izan dituzte eta hor ere bi kilometro ingurukoak dira auto-ilarak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X