Ia 23.000 lagunek desfilatuko dute Donostian, "inoizko parekideena" izango den helduen danborradan
Sarriegiren doinuek eta danbor-hotsek ez dute etenik izango 24 orduz urtarrilaren 20an. 167 danborrada irtengo dira Donostiako kaleetara. Gainera, bandera-igoeraren ekitaldiak 100 urte beteko ditu eta ospatzeko, Xabier Anduaga tenoreak San Sebastian Martxa abestuko du une horretan, Gaztelubideko danborrekin batera, festari hasiera emanez.
Helduen danborradaren aurkezpena, Jon Insausti alkatea, Ana Lopez kultura zinegotzia eta omendutako elkarteetako kideak bertan zirela. Argazkia: EITB.
22.736 pertsonak hartuko dute parte Donostian, "historiako parekideena" izango den San Sebastian eguneko helduen danborradan. 167 danborrada aterako dira kalera eta gizonek soilik osatutako konpainia bakarra izango da.
Gaur goizean aurkeztu dituzte 2026ko Helduen Danborrada eta ekitaldi nagusiak hiriko udaletxean. Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, inoiz baino emakume gehiagok hartuko du parte aurtengo jaian: zehazki, 10.640 emakume eta 12.096 gizon arituko dira danborra jotzen, % 46,8 eta % 53,2, hurrenez hurren.
Insaustiren arabera, parekidetasunerantz aurrera egitea "gizartearen eta hiriaren arrakasta" izan da. Hala, azken urteetan elkarteek, klubek, gastronomikoek eta danborradak antolatzen dituzten gainerako erakundeek konpainiak egokitzeko eta emakumeak berdintasunean integratzeko egin duten bidea baloratu du, tradizioaren "esentzia galdu gabe".
Horrez gainera, 2026 honetan,24 orduko jaiari hasiera ematen dion banderaren igoeraren mendeurrena ere ospatzen da. Hori dela eta, Xabier Anduaga tenoreak, 2026ko Urrezko Danborrak, Donostiako Martxa abestuko du une horretan, Donostiako Orfeoiarekin eta Gaztelubide elkarteko danborrekin batera.
Halaber, Donostia Festak udal erakundeak Fernando Huarte Campionek ("Roskow") egindako kartela eta festa honetarako bereziki prestatutako pin bat atera ditu.
Aurkezpen ekitaldian Euskal Billera, Kondarrak, Gure Borda eta Zuloidaneko danborradetako ordezkariek ere parte hartu dute, urteurren ezberdinak betetzen dituztelako. Danborradako 12 doinu ofizialak grabatu dituzten Joselontxos txarangakoak ere bertan izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.