Bilbon lur hartzekoak ziren bost hegaldi desbideratu dituzte, haize ufaden ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, 100 km/h-tik gorako haize-boladak daudelako Bizkaiko haizeguneetan, bereziki, mendebaldeko mendiguneetan.
Bilboko Aireportuan lur hartzekoak ziren lau hegaldi desbideratu dituzte gaur, haizeteen ondorioz. Orduko 100 kilometrotik gorako haize ufadak izan dira EAEko hainbat lekutan, bereziki, Bizkaian
Aenak zabaldutako datuen arabera, Munichetik Bilborako bidea egiten ari zen hegazkin batek, buelta hartu behar izan du, eta, atzera berriz, abiapuntura itzuli da. 10:50ean lurreratu behar zuen Loiun.
Bestalde, Londresetik, Granadatik eta Tenerifetik Loiurako hegaldiak Gasteizko aireportura bideratu dituzte.
Azkenik, Bartzelonatik Bilbora zihoan hegazkinak ere, haizearen ondorioz, buelta hartu, eta Prateko aireportura itzuli behar izan du.
Abisu horia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 100 km/h-tik gorako haize-boladak iragarrita zeudelako Bizkaiko haizeguneetan, mendebaldeko mendiguneetan, bereziki; Urduñan 122 km/h-ko ufadak erregistratu dira.
Haizegune ez diren tokietan, 80 km/h-tik gorakoak izan dira ufadak.
Orduek aurrera egin ahala, egoera baretu egin da, eta 15:00etan amaitutzat eman dute abisua.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera