Abisu horia Bizkaian, 100 km/h-tik gorako haize boladengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 15:00ak arte. Araban eta Gipuzkoan, berriz, 80-100 km/h arteko haize-ufadak daude.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, 100 km/h-tik gorako haize-boladak daudelako Bizkaiko haizeguneetan, mendebaldeko mendiguneetan bereziki.
Hori dela eta, 15:00ak arte abisu horia aktibatu dute Bizkaian.
Haizegune ez diren tokietan, 80 km/h-tik gorako haize-ufadak daude.
Haizea Bizkaian gogor jotzen ari da, baina Araban eta Gipuzkoan ere 80-100 km/h-ko boladak daude haizeguneetan.
Orduek aurrera egin ahala, ordea, lainotzera egingo du eta zenbait tokitan euria ere egingo du. Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du, harik eta gauean indarra galtzen duen arte. Tenperatura maximoak, berriz, jaitsi egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdean