Enkantea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat enpresak Astore erosteko interesa agertu dute

Arrasateko enpresa erosteko enkantea datorren urtarrilaren 23an izango da eta litekeena da enkantearen ebazpena urtarrila amaitu aurretik ezagutzea. Ternua talde barruan zeuden Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen enpresek udazkenean argitu zuten euren bidea, orain Astoreren etorkizuna argituko da. 

TERNUA EGOITZA
Astore da oraindik erosi ez den azken enpresa.

Hainbat enpresak Astore erosteko interesa agertu dute, konkurtsoko-administrazioaren gertuko iturrien arabera. Astore ehungintza enpresa Ternua Groupen barruan dago, eta enkantea urtarrilaren 23an egingo da. Horrela, Ternua Groupek bere lau marken biziraupena ziurtatuko du. 

Ternua Groupek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen pasa den ekainean. Loreak Mendian, Lorpen eta Ternua konpainien erosketei Astore enpresarena gehituko zaie orain. Horrela, 100 lanpostu inguru bermatuko dira.

Ternua taldeko ehungintza enpresa erosteko interesa agertu duten enpresa horiek beren eskaintza egingo dute datorren ostiralean notario aurrean egingo den enkantean, eta litekeena da enkantearen ebazpena urtarrila amaitu aurretik ezagutzea. 

Talde barruan zeuden Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen enpresek udazkenean argitu zuten euren bidea, orain Astoreren etorkizuna argituko da. Gauzak horrela, Ternua taldeak hartzekodunen konkurtsoari amaiera emango dio 

Loreak Mendian marka Gipuzkoako Borobitex enpresak erosi zuen, 800.000 euroren truke. Lorpenen ekoizpen unitatea langile talde bati saldu zion Ternua taldeak, 400.000 eurotan. Azkenik, Mondragon Korporazioko Dikar kooperatibak Ternua ehungintza enpresa bereganatu zuen 1,5 milioi euro ordaindu ondoren. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X