Hiru urte eta erdiko espetxea ezarri diote Lizarraldeko gizon bati, droga-trafikoagatik eta bi polizia zauritzeagatik
Aldeek hala erabakita, espetxe-zigorra hiru urtez eteteko aukera izango du auzipetuak, baldin eta buru osasunarekin loturiko tratamendua jarraitzen badu.
Nafarroako Justizia Auzitegiko Lehen Atalak hiru urte eta bost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Lizarraldeko gizonezko bat, droga-trafikoa eta autoritatearen kontrako lesioak eragitea leporatuta.
2024ko uztailean izan ziren gertakariak, Iruñean. Polizia Nazionaleko agente batek 33 urteko gizonezko bat atzeman zuen kalean, droga salerosketan ari zelakoan, baina ihes egin zuen.
Beste agente baten laguntzarekin, gizona harrapatzea eta atxilotzea lortu zuten, eta, sententziaren arabera, une horretan atxilotuak agenteei eraso egin zien, hainbat kolpe emanez. Miaketan, 1,66 gramo anfetamina, 0,61 gramo kokaina eta 10 estasi pilula atzeman zizkioten.
Epaia adostasunez eman da, fiskaltzaren, akusazio partikularraren eta defentsaren arteko akordio baten ondoren. Zigortuari aringarri gisa ezarri diote drogak hartzearen ondorioz duen buru-osasuneko arazoa, eta espetxe-zigorra hiru urtez eteteko aukera izango du, baldin eta buru osasunarekin loturiko tratamendua jarraitzen badu.
Kaltetutako bi poliziei 90 eta 4.400 euroko kalte-ordainak ematera ere zigortu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera