Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik

Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.

Su hartutako lonja Su hartu duen etxabea. Argazkia: EFE

Hamar pertsona Txagorritxu ospitalera eraman dituzte Gasteizko lonja batean piztutako sutean kea arnastu baitute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, sutea igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa ireki dute sua zerk eragin duen argitzeko.

Lonjan ke ugari pilatu da, eta Udaltzaingoa, Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira. Sutea piztu denean lonjan zeuden hamar pertsonak ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X