Bizkaitarrak pozik daude oro har euren bizi-egoerarekin, baina jakitun dira oraingo eta etorkizuneko arazoez
Etxebizitza, Enplegua, Segurtasuna eta Osasuna dira bizkaitarren ustez gaur egungo arazo nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako azken soziometroak agerian utzi duenez.
Iritzi publikoari buruzko 2025eko inkesta argitaratu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak, gai sozial, ekonomiko eta politikoei buruz 18 urtez gorako 3.000 pertsonari egindako galdeketetan oinarritua.
Inkesta horren arabera, bizkaitarrek, oro har, nahiko edo oso ondo bizi direla diote, izan ere 10etik 7,6ko puntuazioa eman diote euren bizimoduari. Orainaldiaz baikor diren arren, etorkizunera begira, 5-10 urteko epean, bizkaitarren egoera orokorra txarragoa edo askoz txarragoa izango dela uste dute hamarretik lauk, nahiz eta nork bere etorkizunari begiratuta berdintsu jarraitzea espero duten gehienek. 18 eta 34 urte bitartekoak dira baikorrenak, 10 urtera euren egoera pertsonala hobea edo askoz hobea izateko itxaropena adierazi baitute.
Lurraldeak gaur egun dituen arazo nagusiak oso argi dituzte bizkaitarrek: Etxebizitza (% 61), Enplegua (% 44), delinkuentzia eta herritarren Segurtasuna (% 33), eta Osasuna (%23). 5-10 urteko epera immigrazioa ere arazo nagusien artean kokatu dute galdekatutakoen % 12k inguru.
Egoera ekonomikoari dagokionez, bizkaitarren % 47k uste dute nahiko ona dela. % 40k, berriz, diote ez dela ez ona ez txarra. Egoera ekonomikoak izango duen bilakaeraz, ezkor dira hamarretik hiru.
Enpleguari dagokionez, % 44ren ustez, egoera ez da ona ez txarra ere, % 37ren ustez nahiko ona da, eta % 13aren aburuz, berriz, enpleguaren egoera txarra edo oso txarra da. Etorkizunean, 10 urteko epean, enpleguak okerrera egingo dela uste dute hamarretik lauk.
Arlo politikoaz
Egoera politikoaz eta arlo politikoan egon daitezkeen aldaketez galdetuta, Bizkaian hamarretik bostek ez dute aldaketarik espero, edo, behintzat, aldaketa handirik ez dute aurreikusten. Gainera, aldaketak izatekotan, parekatuta daude aldaketa horiek positiboak izango direla uste dutenen eta negatiboak izango direla diotenen kopuruak, % 37 inguru bi kasuetan ere.
Politikarekiko interes falta agerian geratu da soziometro honetan, izan ere, herritarren % 54k adierazi dute interes gutxi dutela edo batere ez dutela; adin-tarte baxuenetan, batez ere.
Hala ere, Bizkaiko eta EAEko egoera politikoa ontzat jotzen dute herritarren % 70ek baino gehiagok; Estatukoaz duten iritziaz urrun, izan ere, Espainiako egoera txarra edo oso txarra dela diote galdekatutakoen % 79k.
Hamar bizkaitarretik lauk uste dute Foru Aldundiaren kudeaketa nahiko ona dela, eta hamarretik zortzi fio dira haren jardunaz, neurri handi zein txikian.
Ahaldun Nagusiaren balorazioaz galdetuta, Elixabete Etxanoberen lana eta kudeaketa nahiko ona dela uste dutenak % 28 dira. Ez ondo ez txarto erantzun dutenen kopuru bera, alegia. Dena den, legealdia amaitzeko urtebete falta denean, bizkaitarren erdiak baino gehiagok ez dute Ahaldun Nagusia ezagutzen.
EAJ eta EH Bildu dira gainditzeko moduko nota lortu duten duten bakarrak, hamarretik 5,7 eta 5,3ko balorazioekin, hurrenez hurren. 4,7ko nota jaso du PSE-EEk eta 4,2koa Elkarrekin Podemosek. Alderdi Popularrak jaso du balorazio okerrena, 2,5ekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.