Bi gazte zauritu dira Leitzako inauterietan, karroza baten sabaitik erorita
20 urteko emakume bat eta adin bereko gizon bat hiru metroko altueratik erori dira, eta politraumatismoak egin dituzte. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera.
20 urteko bi gazte, gizon bat eta emakume bat, zauritu dira gaur arratsaldean Leitzako inauterietako karroza baten sabaitik erorita.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, istripua 15:35ean gertatu da, Patxi Arrazola kalean. Argitu gabeko arrazoiengatik, bi gazteak hiru metroko altueratik erori dira, eta kolpe handia hartu dute.
Leitzako mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat, anbulantzia arrunt bat eta foruzainak bertaratu dira, eta bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dituzte, Iruñera. Pronostiko erreserbatua dute.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean