Susan Sarandon aktoreak jasoko du 2026ko Nazioarteko Goya saria
Bere "aparteko filmografia eta interpretazio ahaztezinek" zinemaren aurpegi nabarmenetako bat bihurtu dute, mundu osoko zinemazaleek mirestua.
Thelma & Louise eta The Witches of Eastwick bezalako filmetako protagonistak Nazioarteko Goya saria jasoko du otsailaren 28an Bartzelonan egingo den Goya sarien 40. edizioan.
Espainiako Zinema Akademiak bere "aparteko filmografia" goraipatu du, "ahaztezinak diren interpretazioekin eta herri-kulturaren parte diren filmekin". Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak ere aktorearen eta ekoizlearen konpromiso politiko eta sozial ausarta baloratu du.
Urrezko Globoetan bederatzi izendapen eta Oscarretan bost izendapen jaso ditu: Atlantic City, Thelma & Louise edota Dead Man Walking filmetan egindako lanagatik. Azken horrekin, Hollywoodeko estatuatxoa lortu zuen, heriotza-zigorrera kondenatuta dagoen gizon bati laguntzen dion mojarena egin zuen.
Giza Eskubideen defendatzaile sutsua, Sarandonek behin baino gehiagotan bisitatu du Euskal Herria, batez ere Donostiako Zinemaldia dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera