Gorabeherak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerapenak izaten ari dira Bilboko metroan, gorabehera teknikoak direla eta

20 bat minutuko atzerapenak daude zerbitzuan.

Metro Bilbaoko artxiboko irudia.

Atzerapenak izaten ari dira Bilboko metroaren sare osoan, arrazoi teknikoen ondorioz. Arazoak konpondu diren arren, oraindik 20 bat minutuko atzerapenak daude. 

Trafikoaren kudeaketa automatikoan matxura bat izan da, eta horrek 2. lineari (Basauri-Kabiezes) eragin dio. Ondorioz, atzerapenak sortzen ari dira, eta bidaiariak geltokietan pilatzen dabiltza, trenak noiz iritsiko zain, eta trenak geltokien artean geldirik geratzen dabiltza.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X